Resultados del fin de semana – Asteburuko emaitzak

30 enero, 2014

Bilbao R.C. 17 – 26 Gernika R.T.
Bigarren taldeak behar handia eginda lortu eban garaipena El Fangon. Taldeko 14 jokalari baino ez ziran joan Bilbora, eta gogotik egin behar izan eben lan irabazteko.
Partiduak ondo bereizitako zati bi euki ebazan lehenengo zatian taldeak nahiko txarto defendatu ebazan Bilboko aurrelari-multzo astunaren erasoak; bigarren zatian, ostera, akatsak zuzendu, behean plakatu, eta bilbotarren erasoak geldiarazotea lortu eben gernikarrek. Nahiz eta etxeko aurrelariak gureak baino astunagoak izan, gure aurrelariek entsegua lortu eben eraso luze bitan: bata, bilbotarrek gelditu ezin izan eben maul batean; bestea, hainbat pick and go egin eta hiru laurdenekoen lerroan abantaila lortuta.
Meritu handia dauka Gernikako bigarren taldeak Bilbon lortutakoak. Kontuan hartu behar da partiduaren zati askotan 13 jokalarigaz bakarrik jokatu ebela, eta hareetako askok euren postuetatik kanpo jokatu ebela ganera.

El segundo equipo consiguió una victoria muy trabajada en El Fango. El equipo que se presentó en Bilbao con únicamente 14 jugadores tuvo que pelar de lo lindo para llevarse la victoria. El partido tuvo dos tiempos bien diferenciados, con una primera parte en la que el equipo defendió bastante mal los avances de la pesada delantera bilbaína y una segunda parte donde se corrigío el error y la defensa se realizó con placajes abajo que, esta vez sí, detenían los avances de los bilbaínos. A pesar de que la delantera contraria era algo más pesada se consiguieron dos ensayos en largos avances de nuestro paquete de delanteros, uno en un maul que los bilbaínos no pudieron detener y el otro en una jugada con continúos pick&go hasta conseguir la ventaja numérica en la 3/4.

Muy meritorio el triunfo teniendo en cuenta que hubo momentos del partido que jugamos con tan sólo 13 jugadores y muchos de ellos fuera de sus puestos naturales.

Sub-18 Atlético San Sebastian – Gernika Rugby Taldea
18 urtez azpikoen taldeak ez eban amaitu aurreko zapatuko partidua. Izan be, partidua barik zelaian egoana bataila hutsa zala ikusita, taldeko entrenatzaileek zelaitik ataratea erabagi eben, jokalarien osotasun fisikoa gordetzearren. Kontuan hartu behar da, ganera, maila honetan jokatuten daben jokalari asko infantilen kategoriakoak dirala.
Oraintxe bertan, kirol diziplinako batzordeak ebatziko dauanaren zain gagoz.

El equipo sub(18) no terminó su partido el pasado sábado. El partido se estaba convirtiendo en una auténtica batalla campal y los entrenadores del equipo, teniendo en cuenta que varios de los jugadores todavía están en edad infantil y el cariz que estaba tomando el asunto, decidieron retirarse del terreno de juego para preservar la integridad de los jugadores.

Ahora mismo se está a la espera de lo que decida el comité de disciplina deportiva.

Sub-14 Uribealdea 0 – 29 Gernika R.T.
Aurreko zapatuan, urtarrilak 25ean, Mungian jokatu eben 14 urtez azpikoen gure jokalariek, eta irabazi egin eben (0-29) Mungialdearen kontra. Mungiakoek jokalari nahikorik ez eukienez, 14 urtez azpikoek bakarrik jokatu eben. Horrenbestez, Denboraldi osoan lehenengoz jokatu ahal izan dabe jagoken mailan, 16 urtez azpikoakaz jokatu beharrean, eta zelaia urez beteta baegoan be, daukien maila erakutsi euskuen han egon ginan guztioi. Gauza polit asko ikusi ahal izan genduzan, eta klubaren etorkizunerako jokalariak badagozala frogatu eben.

El sábado 25 de enero, nuestro equipo de sub-14 jugó en Mungia contra Mungialdea a los que se impuso 0-29. Los de Mungia no tenían bastantes jugadores en sub-16, por lo que sólo jugaren los sub-14. Así, por primera vez esta temporada los jugadores pudieron disputar un partido en la categoría que les corresponde, sin tener que ceder jugadores al equipo de sub-16, y a pesar de jugar en un terreno lleno de agua, nos enseñaron de qué son capaces a todos los que estuvimos allí. Pudimos disfrutar de un bonito espectáculo, en el que demostraron que disponemos de jugadores para el futuro del club.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean