Gure taldeak

2 octubre, 2019

GERNIKA RT 05 – 21 EIBAR

Intentsitate handiko partidua jokatu zuten Gernika Rugby Taldeak eta Eibarrek larunbatean Urbietan emakumezkoen Euskal Ligari hasiera emateko. Oso partida lehiatua izan zen hasiera batetik, Gernika fase estatikoetan nagusi zelarik. Eibartarrak, bestalde, bizkor eta indartsu aritu ziren joko zabalean, beraien lehen entseguan argi ikusi zen bezala: gernikarren zelaian pase bat oztopatu eta erraztasunez hiru zutoinen artean entsegua egitea lortu zuten. Kolpe latza izan zen etxeko taldearentzat, baina taldeak gogotsu jarraitu zuen lanean, jokoaren arlo ezberdinetan nagusitzea lortu zuen heinean. Zenbait aspektutan nagusi izanik ere, gernikarrek ez zuten gehiegizko arriskurik sortu, defentsa lanetan tinko mantentzen ziren eibartarren aurrean.

Defentsa horri esker, bi baloi berreskuratu eta jokaldi onak burutu ostean, eibartarrek beste bi entsegu egitea lortu zuten, atsedenaldirako markagailuan 0 eta 21ekoa jarriz.

Atsedenalditik bueltan, gernikarrak markagailuari bira emateko asmoz zelairatu ziren, jokoaren zenbait arlotan Eibar mendean hartuz. Defentsak bestalde Eibartarren baliabide onena izaten jarraitzen zuen. Gogor mantendu ziren defentsa horretan, bigarren zati guztian zehar etengabeko gernikarren saiakerak jasaten ari zirela. Partida bukatzeko hamar bat minutu falta zirelarik lortu zuen azkenean Gernikak lehen entsegua, markagailuan 5 eta 21ekoa jarriz. Emaitza horrekin bukatuko zen azkenean partidua.

Markagailuak zelaian ikusitakoarekin bat egiten ez duenaren sentsazioarekin gelditu ziren gernikarrak, izan ere, partidan ikusitakoarengatik entsegu bat edo beste gehiago merezi baitzuten.

Gernika RT 05 – 21 Eibar

Partido intenso el disputado este sábado en el campo municipal de Urbieta entre el Gernika Rugby y el Eibar para dar comienzo a la Euskal Liga femenina. Fue un partido muy disputado desde un principio con un Gernika dominador en las fases estáticas y un Eibar veloz  y peligroso en el juego abierto, como bien se vio en el primer ensayo de conjunto armero: interceptaron un pase  en el campo de las locales y ensayar cómodamente bajo palos. Fue un varapalo el Gernika, pero el equipo siguió centrado y dominando las diferentes fases del juego, aunque sin crear excesivos problemas a la bien plantada defensa eibartarra.

Fue gracias a esa defensa que, tras aprovechar dos recuperaciones para trenzar dos buenas jugadas, consiguieron dos ensayos más para colocarse en el marcador con un cómodo 0-21 para terminar la primera parte del partido.

Tras el descanso el partido dio un giro y fue el Gernika quien saltó al verde con ganas de dar la vuelta al marcador, siendo superior al Eibar muchas facetas del juego. Pero el Eibar seguía dominando en defensa, donde se mantuvo fuerte durante todo en¡l transcurso del partido, aguantando las embestidas del equipo local, que no fueron pocas.

El Gernika encerró Eibar en su veintidós durante toda la segunda mitad del partido, consiguiendo a falta de diez minutos del pitido final del encuentro su primer ensayo. Ensayo que dejaría en el marcador un 5 a 21 que se mantendría hasta el final del partido.

Ese marcador no es fiel reflejo de lo visto sobre el verde de Urbieta, un partido donde el Gernika merecía algún ensayo más.

Argazkia: (Gotzon Zuzaeta)



LA ÚNICA 64 – 10 GERNIKA ARRATIKO

Euskal Ligako denboraldi berriaren lehen jardunaldian porrota jaso du Gernika Arratiko taldeak La Únicaren aurrean. Basurdeak tentsio gutxiarekin atera ziren zelaira eta garesti ordaindu zuten. Izan ere, partidaren lehen hogeita bost minutuetan irundarrek lau entsegu egitea lortu zuten, markagailuan 29 eta 0ekoa jarriz. La Única nagusi izan zen partida guztian zehar, bai erasoan, bai defentsan zein fase estatikoetan. Une horretatik aurrera etxeko taldearentzat partidu oso erosoa izan zen. Bazirudien Andoni Martin zelairatu zenean gernikarren partetik erreakzio bat hasi zela, bereziki jarrera aldetik, baina nolanahi ere, ez zen nahikoa izan markagailuan irundarrengana iritsi eta partidari buelta emateko. Eskolar-ek, banakako bi jokalditan bi entsegu eskuratu zituen, Gernika Arratikoren alde markagailua ezer gutxi txukuntzeko. Markagailua 64 eta 10 gelditu zen partidaren amaierarako.

Basurdeen artean Leginetxe, «Urtain» eta Martín izan ziren jokalari nabarmenenak. Orain taldeari lanean jarraitzea dagokio, egindako hutsak konpondu eta hurrengo partidetarako hobetzeko helburuaren.

La Única 64 – 10 Gernika Arratiko

Derrota para el Gernika Arratiko en su estreno de la Euskal Liga 19/20. Los basurdes, que saltaron al campo con muy poca tensión, recibieron en consecuencia cuatro ensayos de los navarros en apenas 25 minutos de juego. Para ese entonces el marcador ya reflejaba un 29 a 0 que los verdinegros no lograrían remontar, pues los iruindarras fueron superiores a los de la villa foral en todos los aspectos del juego: ataque, defensa, fases estáticas, etc. 

A partir de ahí todo fue coser y cantar para los locales. Aunque la entrada de Andoni Martín parecía propiciar una pequeña reacción en los verdinegros, sobre todo en actitud, la verdad es que fue insuficiente para acercarse a La Única y dar la vuelta al marcador. De la mano de Eskolar, que consiguió un par de ensayos Dos chispazos de Eskolar que consiguió dos ensayos en dos jugadas individuales, el Gernika Arratiko maquilló un poco el resultado en un partido que acabó con un 64 a 10 en el marcador.

Por parte del Gernika Arratiko, destacaron los basurdes, Leginetxe, «Urtain» y Martín.Ahora al equipo sólo queda seguir trabajando para corregir los errores y seguir mejorando de cara a las próximas jornadas.

Sub18: URIBEALDEA 07 – 47 GERNIKA ELORRIO

Larunbatean, irailaren 28an, Uribealdea eta Gernika-Elorriok jokatu zuten partidua ikusgarria izan zen, basurdeak partida guztian zehar jaun da jabe izan zirelarik. Eguraldiaren aldetik, bero handia izan bazen ere, talde gernikarrak jokoan beraien onena emateko asmoz zelairatu ziren. Asmoa izan eta helburua bete, markagailuak adierazten duen bezala, izan ere, partidua 7 eta 47ko emaitzarekin bukatu baitzen.  

Partidako fase guztiak kontrolpean izan zituzten uneoro gernikarrek, tarteka jokaldi paregabeak ikusten zirelarik. Tenperaturak eta esfortzua zirela medio, jokalariek leher eginda bukatu zuten partida, izan ere egin beharreko esfortzua asko izan baitzen, 16 jokalarirekin jokatu baitzuten partida.

Uribealdea 07 – 47 Gernika Elorrio

El sábado 28 de septiembre se disputo en Mungia el partido entre los sub18 de Uribealdea y Gernika. Un partido digno de ser visto donde los basurdes fueron superiores desde los primeros compases del mismo. A pesar de las altas temperaturas, los jugadores del Gernika Elorrio salieron dispuestos a todo, fueron capaces de enseñar lo mejor de si mismos. El esfuerzo se vio reflejado en el marcador que al final del encuentro marcaba un 7 a 47 a favor de los verdinegros.

Los basurdes controlaron en todo momento todas las fases del juego, mostrando durante el encuentro algunas extraordinarias jugadas. Debido al calor y al esfuerzo realizado los jugadores terminaron el encuentro hechos polvo, puesto que disputaron el encuentro únicamente con 16 jugadores. _______________________________________________________________

Sub16: URIBEALDEA 24 – 51 GERNIKA ELORRIO

Zapatuan, Uribealdea eta Gernika-Elorrioko sub16-en arteko partida ere jokatu zen Mungian. Gernikarrek neurri handi batean neurketa kontrolpean izatea lortu zuten, Partidua Gernika-Elorrioren garaipenarekin bukatu zen, 24 eta 51.

Uribealdea 24 – 51 Gernika Elorrio

El sábado 28 también se jugó el partido entre los sub16 de Uribealdea y Gernika-Elorrio en Mungia. Un partido en el que los verdinegros, tras ser superiores en casi todas las fases del partido terminaron ganando el mismo por 24 a 51.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean