Gure taldeak:

31 octubre, 2019

Emakumezkoen Euskal Liga
Denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen Gernikak Bera Bera 34 eta 14 garaituta.

Ustetan partidu zaila zen Gernikako neskek joan den zapatuan Bera Beraren aurka jokatu behar izan zutena. Gernikako neskak partidua aurrera eramateko determinazio handiz zelairatu ziren, Goirienak zortzigarren minutuan lorturiko lehen entseguak islatu bezala. Jokoan nagusi sentituz, hamaseigarren minuturako Goirienak beste entsegu bat lortu zuen etxeko taldearentzat, gainera transformatzea lortuz. Gernikarrak ziren nagusi neurketan, baina hala ere hirugarren entsegu hori lortzea kostatu zaien. Lehen zatiko azken minutuan iritsi zen entsegua Amaia Latorreren eskutik; Goirienak entsegua transformatzea lortu eta, atsedenaldira 19 eta 0-eko markagailuarekin joan ziren gernikarrak.

Bigarren zatia lehena bukatu bezala hasi zuten gernikarrek: entsegu bat lortuz,honetan Libe Lopezen bitartez. Orduantxe Bera Beraren erreakzioa hasi zen, Arteagaren eskutik beraien lehen entsegua egitea lortu zutelarik (24-7). Entsegu horri beste entsegu batekin erantzun zien gernikarrek, honetan ere Libe Lopez atzelariaren bidez. Lasaitasuna eman zion entsegu horrek Gernikari, izan ere markagailuak 29-7koa adierazten zuen eta. Lasaitasun horretaz baliatu ziren donostiarrak beraien bigarren entsegua lortzeko Maraña jokalariaren eskutik: ostean Aizpitarte kapitainaren transformazio etorri zen. Bazirudien 29-14 hori izango zela neurketaren azken emaitza, baina azken minutuan Femke-k gernikarrentzat beste entsegu bat egitea lortu zuen, markagailuan 34-14 definitiboa ezarriz.
___________________________________________________________________________

Tercera victoria de la temporada para las chicas del Gernika, que se imponían el sábado al Bera Bera por 34 a 14.

Partido a priori complicado el que disputaron el Gernika y el Bera Bera en Urbieta. Las chicas salieron al verde decididas a llevarse el partido, y así lo demostró cuando, en el minuto 8 del encuentro, Goiriena ensayaba y daba los primeros puntos al conjunto local. Sintiéndose superiores en el juego, en el minuto 16 Goiriena volvió a ensaya, para además conseguir transformarlo . Gernika seguía dominando, pero el tercer ensayo se hizo de rogar hasta el último minuto de la primera parte. Fue entonces cuando Amaia Latorre consiguió el tercero para las de Gernika; con la transformación por parte de Goiriena, las del Gernika se fueron al descanso con un marcador favorable (19-0).

La segunda parte empezó como acabó la primera: con ensayo del Gernika en el min 49 por mediación de Libe López. Fue entonces cuando el Bera Bera intentó reaccionar con un ensayo de Arteaga (24-7). Un ensayo al que Gernika respondió con otro más, también de nuestra zaguera Libe poniendo un 29-7 que daba tranquilidad al equipo local. Tranquilidad que las donostiarras supieron aprovechar para conseguir ensayar gracias a su jugadora Maraña y la consiguiente transformación por parte de la capitana Aizpitarte poniendo un 29-14. Parecía que ese iba a ser el marcador definitivo, pero en el último minuto Femke consiguió anotar el último ensayo para las locales dejando el definitivo 34-14 en el marcador


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean