GETXO RT 18 – 25 GERNIKA RT (Kronika)

14 enero, 2020

Garaipena eskuratu du Gernika Rugby Taldeak Ohorezko B Mailari dagokion 14. jardunaldian Getxo Rugby Taldearen aurka jokatutako neurketan. Faduran ikusi dute elkar sailkapeneko lehen bi sailkatuek, azken emaitza gernikarren aldeko 18-25ekoa izan delarik.

Sailkapeneko lehen bi taldeak parez-pare, ez bata ez bestearentzat neurketa erraza izango ez zenaren adierazle. Neurketa berdintsua hamargarren minutu aldera Getxok lehen entsegua lortu duen arte. Markagailuan aurrea hartu du etxeko taldeak; talde sendoa da Getxo, eta hogeigarren minuturako 10-0koa adierazten zuen. Gernika, Solomona Parakiren bitartez, bere aldeko zigor-ostiko batez baliatu da markagailuan hurbiltzeko, 10-3. Erlojuari begira, bazirudien lehen zatia emaitza horrekin bukatuko zela, baina berrogeigarren minutuan, lehen zatiko azken jokaldia izan den horretan Getxok beste entsegu bat lortu du. Atsedenaldian 15-3koa ikus zitekeen markagailuan.

Atsedenaldiaren ostean, Gernikak determinazio handiz egin du salto Fadurako zelaira. Markagailuari buelta emateko prest ziren gernikarrak. Bigarren zatia hasi berri zelan Lindokhule Welemuk Gernikaren bigarren entsegua izan dena lortu du. Horretatik hamar bat minutu igaro direnean, Peio Urrutiak beste bat. Biak Parakiren transformazioak izan dituzte, eta horrela, 15 eta 17koarekin aurretik jarri dira gernikarrak. Azkar erantzun dute getxotarrek, zigor ostikoaz baliatuz berriz ere aurretik jartzea lortuz. Gernikarren aurrera pausua nabaria izan da bigarren zatian zehar, fase askotan nagusi izatea lortu dutelarik. Hala ere, bi taldeek ekinean jarraitu dute, eta horrelakoan iritsi da Gernikaren beste entsegu bat, oraingoan Federico Lezanoren eskutik. Partida bukatzeko hiruzpalau bat minutu falta zirelarik, S. Paraki izan da zigor ostiko baten bitartez markagailuan azken emaitza jarri duena (18-25).

Gernikak, lau puntu gehiago eskuratuta, bigarren postuan jarraituko du, baina gaurkoan Getxo liderrak zuen puntu-abantaila pixka bat murriztea lortu dute. Egun, hamahiru partida jokatuta 55 punturekin dira gernikarrak, Getxok baino hamar gutxiago (haiek neurketa bat gehiago jokatu dute). Datorren asteburuan Uribealdea RKEren aurka arituko da Gernika Urbietan. Lehen itzulian Atxurizubin jokatutako neurketan Gernika nagusitu zen (23-43).
______________________________________________

Victoria del Gernika ante el Getxo en el partido correspondiente a la decimocuarta jornada de la División de Honor B. Los dos primeros clasificados de la general se han visto las caras en Fadura, donde el resultado final a sido de 18-25 favorable a los verdinegros.

Ya se preveía que el de Fadura no iba a ser un partido fcil para ninguno de los dos equipos. El partido ha sido bastante igualado en la primera mitad. Hacia minuto diez del encuentro llegaba el primer ensayo del Getxo. Ha sido el conjunto local quien cogía la delantera en el marcador; el Getxo, un equipo sólido, conseguía que para el minuto veinte el marcador reflejara un 10-0 a su favor. Gernika, a través de Somona Paraki, aprovechaba un golpe de castigo para acercarse en el marcador. Parecía que ese 10-3 iba a ser el resultado con el que ambos equipos marcharían al descanso, pero a sido en la última jugada cuando ha llegado el segundo ensayo del Getxo. Así, al final de la primera parte el marcador mostraba un 15-3 para los locales.

Tras el descanso, el Gernika saltaba al verde con mucha determinación. Un par de minutos después de dar comienzo a la segunda parte llegaba el primer ensayo del Gernika de la mano Lindokhule Welemu. Transcurridos unos diez minutos, llegaba el segundo (Peio Urrutia). Tras transformar Paraki ambos ensayos, el Gernika se ponía por delante en el marcador: 15-17. El Getxo respondía rápidamente, poniéndose otra vez por delante tras convertir un golpe de castigo. El Gernika había dado un paso adelante en la segunda mitad, siendo superior en muchas fases de esta. Aún así, los dos equipos seguían luchando por llevarse la victoria, y en una de esas ha llegado el ensayo de Federico Lezano (18-22). Ha sido S. Paraki quien, a cuatro minutos del final ha aprovechado un golpe de castigo para poner el marcador el 18-25 final.

Gernika se mantiene en la segunda posición tras sumar cuatro puntos más a su casillero, pero recortando un poco la ventaja del líder Getxo en la general. Los verdinegros se colocan con 55 puntos tras haber disputado trece partidos -el Getxo, con un partido más, tiene 65 puntos-. El próximo fin de semana el Gernika recibirá al Uribealdea RKE en Urbieta. En el partido que disputaron ambos equipos en Atxurizubi en la primera vuelta el Gernika se impuso 23-43 al Uribealdea.

____________________________________________________
____________________________________________________

– GETXO RT
Aitor LASA (74´ José Luis NAJERA); Federico Ezequiel FONTANA (64´ Iñigo VITERI); Leandro BUERA; Gontzal BERRIO-OTXOA; Asier AGUIRRE; Iñigo LUGAREZARESTI; Mikel CALVO (74´ Pablo Gómez); Pello LARRINAGA; Mikelats RODRIGUEZ (64´ Pablo NOLASCO); Josh Anthony HONEY, Aitor ZUBELDIA; Francisco Roberto MARTIRENA; Ander CALVO; Peio ARRATE; Steve Matthew HONEY.

– GERNIKA RT
Jon Mikel ABOITIZ (46´ Eder MARTINEZ); Bruno MERCATI; Oscar Federico LEZANO; Andoni LARRABEITI; Federico STEIN; Gorka ETXEANDIA; Langi LOLOTONGA; Lindokhule WELEMU (74´ Matias Abel BARRERA); Iker OLAETA; Solomona J. PARAKI; Xabier ALBIZUA; Gaizka ITURRIAGA; Simon LILICAMA; Peio URRUTIA; Kitone Toaono NG LAM.

ARBITRO: Marc RIERA


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean