Gernika Rugby Taldea vs Barça Rugbi (Temporada 2018 – 2019)

5 octubre, 2018

Datorren domekan,urriaren 7an, 12:00etan, Ohorezko Mailako laugarren jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, etxean, Barça Rugbiren kontra.

Basurdeak azken dagoz sailkapenean, puntu bakarragaz, eta kataluniarrak, barriz, hirugarren doaz, 11 puntugaz. Orain arte emoitza honeek lortu dabez: lehenengo jardunaldian Hernaniri irabazi eutsen; bigarrenean, VRACi gailendu jakezan, Pepe Rojon bertan, eta, hirugarrenean, azken minutuetan galdu eben Santboiren kontrako derbia. Gureak, ostera, partidu guztiak galduta dagoz gaur egunera arte, eta puntu bakarra atara ahal izan dabe, Urbietan Ordiziaren kontra.

Beraz, basurdeek gogotik egin beharko dabe lan asteon, kataluniarren kontrakoan emoitza positiborik lortu gura dabe. Hiru partidutan 19 entsegu hartu dabez gernikarrek, eta horrek argi erakusten dau lehenengo jardunaldi honeetan zer arazo daukiezan defensan. Jakin badakigu Nicolásek eta Kemenek gitxika-gitxika doituz joango direla makinaren pieza guztiak, defensan euki doguzan akatsak konponduz joango dira, eta, lortu ezkero, partidu handiaz disfrutau ahal izango dogu domekan.

Nicolásek eta Kemenek jokalari guztiak eukiko dabez prest, Eder —lesionauta— eta Santiago Viaña —zalantzan dago— izan ezik.

El próximo domingo, 7 de octubre ,a las 12:00, se celebrará en Urbieta el partido correspondiente a la cuarta jornada del Campeonato de Liga de la División de Honor de Rugby y que enfrentará a Gernika Rugby Taldea vs Barça Rugbi.

Los basurdes, colistas de la clasificación con un punto, reciben a los catalanes que se encuentran colocados en la tercera plaza con 11 puntos. El Barça llega a Gernika después de ganar a Hernani en la primera jornada; al VRAC en Pepe Rojo, en la segunda y perder en los últimos minutos del derbi catalán frente a la santboiana la pasada jornada. Por contra, los verdinegros cuentan sus partidos por derrotas y solo pudieron sacar un punto en el partido que les enfrentó a Ordizia en Urbieta.

Tendrán que trabajar muy duro los basurdes durante esta semana si quieren sacar algo positivo el domingo frente a los catalanes. 19 ensayos en contra en 3 partidos da una idea de los problemas que están teniendo los basurdes en defensa durante este inicio de curso. Estamos seguros de que Nicolás y Kemen irán ajustando poco a poco los engranajes, corrigiendo los desajustes defensivos y podremos disfrutar de un gran partido de los nuestros el próximo domingo.

Nicolás y Kemen podrán contar con todos sus jugadores a excepción de Eder, que causa baja por lesión y es duda Santiago Viaña.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean