Gernika Rugby Taldea-SilverStorm El Salvador (Kronika/Crónica)

13 enero, 2019

Urte hasiera gogorra izaten ari da Gernikako taldearentzat. Bere herrian bertan garaitu zuen Silver Storm El Salvador taldeak, Heineken Ligako hirugarren sailkatuak. Partida 12-31ko puntuazioarekin bukatu zen, bisitarien alde, eta basurdeak esku hutsik geratu dira 2019ko lehen proba honetan.

Valladolideko taldeak basurdeak bereganatu zituen joko-zelaiaren erdian, eta bisitariek markagailua inauguratu zuten partidaren 12. minutua igarota, Juan Martínezek bereganatutako pase bati esker. Azkenean, entsegua lortu zuten. James Faivak baloia makilen artean sartzea lortu zuen; horrela izanik, markagailua 0-7an geratu zen.

Basurdeak ondo aritu ziren defentsa lanetan, baina El Salvador taldearen lerroak egindako presioa handia izan zen eta bisitarien markagailuaren aldeko emaitza izan zuen berriz ere. Marka horrek ere lehenengo entsegukoaren joera berbera izan zuen. Junior Nuu jokalariak pase bat somatu eta bereganatu egin zuen banaketa lerrotik gertu eta hainbat jokalari berde-beltzekin neurtu zuen abiadura, bere taldearentzako marka berri bat eginez. James Faiva ondo ibili zen eraldaketan, markagailuan 0-14ko emaitza ezarriz.

Minutuek aurrera egin ahala, gernikarrak jokoan aurrera egiten hasi ziren; eta, horrela, kanpoko koadroari partidaren kontrola kentzen saiatu ziren. Hala ere, bertakoek ez zuten eraso-jokaldiak ondo burutzea lortzen. El Salvador taldea zuhur ibili zen. Juan Carlos Pérezen gizonek oso eraginkor jokatu zuten basurdeak partida orekatzen hasi zirenean. Eraso jokaldi bat baliatu zuten Jacob Wainwright-ek partidaren azken try delakoa egiteko (0-21).

Emaitzarik gabeko hainbat saiakeraren ondoren, gernikarrek beren lanaren fruitua jaso zuten, Nicolás Martínezen gizonek ondo landutako jokaldi baten osteko entsegu batekin. Gernikarrek erasoaldia burutzea lortu zuten, Santiago «Esponja” Percellok egindako try baten bidez. Iker Olaetak ez zuen lortu baloia makilen artean sartzerik, eta markagailua 5-21 puntuazioarekin geratu zen.

Basurdeek egoera baliatu eta jokoa luzatu nahi izan zuten, baloia aurkarien zelaian sartzen saiatuz. Gernikarrek hainbat saiakera egin zituzten errenta murrizteko, aldageletara joan aurretik. Markagailua berdin mantendu zen jokoaren lehen 40 minutuen bukaeran (5-21).

Aldageletako egonaldia eraginkorra izan zen eta El Salvador taldeak partidaren kontrola hartu zuen berriz, lehen minutuetako joera errepikatuz, eta basurdeak beren zelaian bertan harrapatuta geratu ziren. Zelai berde-beltzean ibilbide luzea izan arren eta Francisco Montesi erakutsitako txartel horiaren ondorioz jokalari gehiagorekin geratu arren, Valladolideko taldeak ez zuen bere erasoak entseguekin bukatzea lortu. Bestalde, gernikarrek ez zuten modurik aurkitu presioa gainditzeko; zailtasun ugari izan zuten baloiaren kontrolean.

Azkenik, eta hainbat saiakeratan huts egin ondoren, El Salvadorrek errenta handitzea lortu zuen, James Faivak erraz egindako zigor-kolpe batean, markagailuan 5-24ko puntuazioa ezarriz.

Hasieran Valladolidekoak jaun eta jabe izan baziren ere, basurdeak arrisku egoera modukoak sortzen hasi ziren, kanpotarrak pixka bat estutuz. Hala ere, El Salvadorrek beste kolpe bat jo zion Nico Martínezen taldeari, marka berri bat eginez. Kerman Aurrekoetxea izan zen protagonista jokaldi horretan, eta laugarren entsegua lortu zuen taldearentzat (5-31).

Denbora gutxi falta zela, gernikarrek puntuak lortzeko aukerak baliatu nahi izan zituzten. Santi Viaña eta Joaquín Palisaren arteko konexioa aprobetxatu zuten, beste behin ere. Izan ere, konexio horrek alaitasun handia eman dio talde berde-beltzari, eta oraingoan ere baloia aurkarien zelaira eraman zuten, meleaz gozatu eta jokaldia entsegu batez burutu zuten (12-31).

Basurdeek ahal izan zuten jokorik onena egin zuten partidaren azken zatian, puntuak biltzeko bi marka berri egiten saiatuz. Hala ere, ahaleginak ahalegin, partida 12-31ko puntuazioarekin geratu zen. Hau da, gernikarrak esku hutsik geratu ziren 2019ko lehen partidan, beren zaleen aurrean.

Traducción: Artez euskara zerbitzua.

Duro comienzo de año para el conjunto de la Villa Foral que cayó derrotado en su feudo por el SilverStorm El Salvador, tercer clasificado de la Liga Heineken. El partido, que se resolvió por 12-31 a favor del cuadro ‘chamizo’, dejó a los basurdes con las manos vacías en esta primera prueba del 2019.

Merced a una gran puesta en escena en la que el XV vallisoletano aprisionó a los basurdes en su mitad del terreno de juego, los visitantes lograron inaugurar el marcador pasado el minuto 12 de partido gracias a un pase interceptado por un Juan Martínez, que terminó culminando la jugada con ensayo. James Faiva rubricó la marca al colar el oval entre palos, elevando, de ese modo, el marcador hasta el 0-7.

A pesar de que los basurdes se mostraron férreos en labores defensivas, y trataron de desplegar su juego ofensivo, la presión a la que fueron sometidos por la línea del Salvador desembocó en una nueva marca a favor del cuadro visitante; una marca que siguió la misma tónica que el primer ensayo. Junior Nuu, que logró adivinar e interceptar un pase en una situación cercana a la línea divisoria, se midió en velocidad a varios jugadores verdinegros para así, sumar una nueva marca para los suyos. James Faiva no erró en la transformación, colocando el 0-14 en el luminoso.

Con el transcurso de los minutos, los gernikeses comenzaron a ganar en presencia en el juego, discutiendo, de ese modo, el control del partido al cuadro ‘chamizo’. Sin embargo, el XV verdinegro no lograba definir sus ofensivas con éxito. El Salvador mostró la cara opuesta de la moneda. Los hombres de Juan Carlos Pérez demostraron una gran efectividad cuando los basurdes comenzaron a equilibrar el dominio del partido, aprovechando una nueva ofensiva para que Jacob Wainwright anotase el tercer try del encuentro (0-21).

Tras varios intentos frustrados por la línea ‘chamiza’, los gernikeses vieron su insistencia premiada con un ensayo que llegó tras una muy madurada jugada de los hombres de Nicolás Martínez, en la que los gernikeses lograron culminar la ofensiva con un try anotado por Santiago ‘Esponja’ Percello. Iker Olaeta no logró colar el oval entre palos, dejando el 5-21 en el marcador.

Los basurdes quisieron aprovechar y prolongar su gran momento de juego, buscando continuamente filtrar el oval a campo rival. A pesar de los varios intentos de los gernikeses por reducir la renta antes de poner rumbo a la caseta, el marcador se mantuvo intacto a la conclusión de los primeros 40 minutos de juego (5-21).

Gracias a un fructífero paso por vestuarios, el Salvador se reencontró con el control del partido, emulando, de ese modo, el guión escrito en los primeros compases del encuentro en el que monopolizaron el oval y encerraron a los basurdes en su propio campo. A pesar de enlazar un largo periplo en terreno verdinegro, y de quedarse en superioridad numérica por la amarilla mostrada a Francisco Montes, el cuadro ‘chamizo’ no logró resolver sus acometidas con ensayo. Los gernikeses, por su parte, no encontraban la forma de deshacer la presión a la que estaban siendo sometidos, encontrando muchas dificultades en la salida del oval.

Finalmente y tras varios intentos fallidos, el Salvador logró incrementar su renta al mirar a palos en un golpe de castigo que coló sin mayores problemas James Faiva, y que dejó el marcador en 5-24.

A pesar del dominio inicial del cuadro vallisoletano, los basurdes lograron dar síntomas de peligro, metiendo en aprietos a la línea ‘chamiza’. Sin embargo, el Salvador asestó un nuevo golpe al XV de Nico Martínez al sumar una nueva marca en la que Kerman Aurrekoetxea tomó el protagonismo, demostrando sus grandes prestaciones para así culminar una acción que brindó a los suyos el cuarto ensayo (5-31).

Con poco tiempo por delante, el cuadro gernikes quiso apurar sus opciones de sumar puntos en el partido. Los basurdes aprovecharon, una vez más,  la conexión entre Santi Viaña y Joaquín Palisa, una conexión que tantas alegrías ha dado la presente campaña a la parroquia verdinegra, para llevar el oval a campo rival y tras disfrutar de una melé, culminar la jugada con ensayo (12-31).

Los basurdes se encomendaron a la épica de Urbieta en el tramo final del partido para tratar de sumar dos nuevas marcas que les llevase a la suma de puntos. Sin embargo, y a pesar del esfuerzo de los verdinegros, el partido concluyó con 12-31, dejando a los gernikeses de manos vacías en el primer encuentro de 2019 ante su gente.

Anuar Gómez, jefe de prensa.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean