Gernika RT – Pasek Belenos RC (previo)

1 noviembre, 2019

Datorren larunbatean, azaroaren 2an arratsaldeko lauretan, Ohorezko B Mailako zazpigarren jardunaldiari dagokion neurketa jokatuko da Urbietan Gernika Rugby Taldearen eta Pasek Belenos RC-aren artean.

Avilesko taldea, saikapen orokorrean hiru garaipen eta hiru porrotekin seigarren kokatua, joan den jardunaldian AVIA Eibar garaituta (55-20) iritsiko da Urbietara. Asturiasko taldea, CRATek Ohorezko B Mailako plazari uko egin eta haren lekua hartu ostean, sailkapeneko seigarren postuan mantentzen da, Eibar, Universitario Bilbao eta Uribealdea garaitu ostean.

Bestalde, gernikarrak joan den asteko, Ourenseren aurkako garaipenaren ostean beste bat lortzen saiatuko dira goiko postuei gogor eusteko. Izan ere, sailkapenean aurretik doazen talde batzuekiko puntuak murrizteko aukera dute basurdeek, Bera-Bera eta Getxok beraien artean jokatu behar baitute jardunaldi honetan.

Larunbateko neurketan baja izango dira Eneko Zabala eta Jokin Eskolar. Gainera, zalantzan da Simon Lilicama, Andoni Martin, Carlos Zavala eta Antxon Larrabeiti jokatzeko gai izango diren. Albiste onetan, Eneko Gorostiza berriz sartu da taldean.

Jakinarazi baita, Gernika Rugby Taldearen zuzendaritzak Christian Cabanes entrenatzailea ordezkatzea erabaki duela. Eduardo Maidagan-ek ordezkatuko entrenatzaile lanetan Kemen Goitiandia-rekin bat. Gernika Rugby Taldeak eskainitako lan, ahalegin eta dedikazioa eskertu nahi dizkio Christian Cabanes-i. Eskerrik asko eta zorte on Christian!

Urdaibaiko errugbi zale guztiak gonbidatzen ditugu larunbat arratsaldean Urbietara gerturatu eta errugbi arratsalde batez gozatzera.

_____________________________________________________________________________

El próximo sábado 2 de noviembre a las 16:00h se disputará en Urbieta  el partido correspondiente a la séptima jornada del campeonato de liga de División de Honor B en el que se enfrentarán el  Gernika Rugby Taldea vs Pasek Belenos R.C.

Los de Avilés, sextos en la clasificación con tres victorias y tres derrotas en su haber, llegan a Urbieta después de ganar la semana pasada 55 – 20 al Avia Eibar. Los Asturianos que ocuparon la plaza de DHB tras la renuncia del CRAT se mantienen en una cómoda sexta plaza gracias a las victorias frente a Eibar, Bilbao y Uribealdea.

Por su parte los basurdes intentarán hacer buena la victoria conseguida la semana pasada contra el Ourense en tierras gallegas, e intentar recuperar algunos puntos con los equipos de la cabeza de la tabla, aprovechando el enfrentamiento entre Bera-bera y Getxo.

Aprovechamos estas líneas para comunicar que la directiva del Gernika Rugby Taldea ha decidido resolver el contrato que le unía a su entrenador, Christian Cabanes. Eduardo Maidagan será el encargado de sustituirle y ejercerá las funciones de entrenador junto a Kemen. El club quiere agradecer a Christian su esfuerzo y dedicación, mila esker eta zorte on, Christian!

Son baja para el partido del sábado Eneko Zabala y Jokin Eskolar. Además son duda Simón Lilikama, Andoni Martín, Carlos Zavala y Antxon Larrabeiti. Se reincorpora a la disciplina del grupo Eneko Gorostiza.

Invitamos a todos los errugbizales de Urdaibai a que se acerquen el sábado a Urbieta a disfrutar de una tarde de rugby.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean