GERNIKA RT 55 – 0 GAZTEDI RT (Kronika)

2 diciembre, 2019

Garaipena eskuratu du Gernika Rugby Taldeak Ohorezko B Mailari dagokion bederatzigarren jardunaldian. Gaztedi Rugby Taldea garaitu dute gernikarrek Urbietan, azken emaitza 55 eta 0koa izan delarik.

Partidaren lehen urratsetan, lehen hamar bat minutuetan bereziki, Gaztedik lana eman dio Gernikari. Hamabostekoan ez esperotako zenbait aldaketarekin zelairatu direlarik, gernikarren jokoa oztopatzea lortu dute neurketa hasi berri zela. Azkar lortu du ordea Gernikak lehen entsegua Simon Lilicamaren eskutik. Solomona Parakik transformatzea lortu, eta, Gaztedik baloia berriz ere jokoan jarri duenean, Langi Lolotongak baloia eskuratzea lortu du; Peio Urrutiari pasea eman eta hark, lehen entsegutik bi minutu soilik igarota etxeko taldearentzat bigarrena egitea lortu du.

Gernikak Gaztedik planteatu nahi zuen jokoaren irakurketa ona egitea lortu du, eta bere planifikazioari jarraituz markagailuan tartea egiteko gai izan da. Hogeigarren minuturako gernikarrek hirugarren entsegua eskuratu dute Iker Olaeta kapitainaren eskutik. Lehen bi entseguekin gertatu bezala, hirugarren entsegutik pare bat minutu baino pasa ez direla iritsi da Gernikaren laugarrena; oraingoan Gaizka Iturriagaren eskutik. Markagailuak 26-0koa adierazten zuen. Dinamika berean sartuta, azkar etorri da Jon Aboitizen entsegua, eta berdin Xabier Albizuarena; azken hau lehen zatiko seigarren eta azken entsegua izan da, markagailuan 38-0koa jarri duena.

Bigarren zatian, markagailuan ikus zitekeen abantaila aintzat hartuta, Gernika aldaketez baliatu da aulkian zeuden jokalari guztiak zelairatzeko. Dinamika onean jarraitu du etxeko taldeak, besteak beste, melean aurrera pausua eman eta kolpeak ateratzeko gai izan direlarik. Gernikarrentzat ez ze erraza lehen zatian erakutsitako intentsitate berarekin aritzea bigarren zatian, baina harez gain defentsan ere ondo aritu dira basurdeak.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Abdelafatah Es Saheb-ek, “Afte”-k, Albizua ordezkatu du, eta, pare bat minutu igarota, Gernikaren aldeko beste entsegu bat egitea lortu du. Neurketa amaitzeko hamar bat minutu baino falta ez zirelarik, basurdeek zortzigarren entsegua eskuratu dute, berriz ere Peio Urrutiaren eskutik. Denborak aurrera eginda, bazirudien neurketa 50-0 horrekin bukatuko zela, baina azken minutuan “Afte”-k bere bigarren entsegua lortu du. Partidaren amaieran markagailuak 55-0ekoa adierazte zuen Urbietan.

Bost puntu gehiago gernikarrentzat, sailkapen orokorrean 41 punturekin bigarren postuari eusteko balio duten bost puntu. Gernikari lanean jarraitzea soilik gelditzen zaio, denboraldi amaieran sailkapen orokorrean ahalik eta goren egote aldera. Datorren jardunaldian Real Oviedo Rugby izango du aurkari Gernika Rugby Taldeak. Hamar jardunaldi igarota, Oviedo hamargarren da sailkapen orokorrean 10 punturekin.

_____________________________________________________________________________

Nueva victoria para el Gernika Rugby, esta vez frente al Gaztedi Rugby. Ambos equipos se han visto las caras en Urbieta, en el partido correspondiente a la décima jornada de la División de Honor B. Al final del encuentro, el marcador reflejaba un 55-0 a favor de los vizcaínos.

En los primeros compases del encuentro, especialmente durante los primeros diez minutos del mismo, el Gaztedi ha dado bastante guerra al Gernika. Tras saltar al verde cambiando un par de jugadores sobre lo previsto, los visitantes han incomodado bastante a los verdinegros. Pero el Gernika ha conseguido rápido su primer ensayo, de la mano de Simon Lilicama. Tras la transformación de Solomona Paraki, al poner el Gaztedi otra vez el balón en juego, Langi Lolotonga conseguía recuperar el balón; tras un pase del mismo Lolotonga a Peio Urrutia, este conseguía el segundo ensayo para el conjunto local dos minutos después del primero.

El Gernika, tras una buena lectura del juego y siguiendo con su planificación, ha conseguido abrir un brecha en el marcador. Para el minuto veinte del partido los verdinegros lograban su tercer ensayo de la mano del capitán del equipo, Iker Olaeta. Al igual que ocurriera los dos primeros ensayos, el ensayo de Gaizka Iturriaga llegaba solo un par de minutos después. Para entonces el marcador ya mostraba un 26-0. Siguiendo con la misma dinámica, el ensayo de Jon Aboitiz no tardaría en llegar. Lo mismo ocurriría con el ensayo de Xabier Albizua; el ensayo de Albizua sería el sexto y último de la primera mitad en Urbieta, que dejaba un marcador de 38-0 favorable al conjunto vizcaíno.

En la segunda mitad, Gernika ha aprovechado para dar entrada a todos los jugadores que tenía en el banquillo. El conjunto local seguía sumergido en la buena dinámica del primer tiempo, entre otras cosas dando un paso adelante en las melés y consiguiendo distintos golpes a su favor. Para el Gernika no era fácil mantener la intensidad en ataque mostrada durante los primeros cuarenta minutos, pero además, los verdinegros se han mostrado fuertes en defensa.

Un par de minutos después de saltar al verde para sustituir a Xabier Albizua, Abdelafatah Es Saheb, “Afte”, conseguía un nuevo ensayo para el Gernika, que no sería el último de la tarde para los vizcaínos. A falta de menos de diez minutos para el final del partido llegaba el octavo ensayo para el Gernika, una vez más de la mano de Peio Urrutia. Parecía que el partido iba a terminar con ese 50-0, pero en el último minuto del encuentro, “Afte” volvía a ensayar. Al final del partido el marcador de Urbieta reflejaba un 55-0.

Cinco puntos más para un Gernika al que solo le queda seguir trabajando para, al final de la temporada, estar lo más arriba posible en la clasificación. El conjunto vizcaíno actualmente ocupa la segunda plaza con 41 puntos. En la próxima jornada el Gernika tendrá enfrente al Real Oviedo Rugby en El Naranco. Tras diez jornadas disputadas, el Oviedo es décimo en la clasificación con 10 puntos.

________________________________________________________________

________________________________________________________________

Gernika RT

Matias BARRERA (64´ Imanol TERA); Jon ABOITIZ (59´ Eder MARTINEZ); Federico LEZANO (64´ Ibai BILBAO); Andoni LARRABEITI (46´ Antton ZEARRETA); Federico STEIN; Gorka ETXEANDIA; Eneko ZABALA (52´ Agustín FORURIA); Langi LOLOTONGA (52´ Adrian MAY); Iker OLAETA; Solomona PARAKI (64´ Eneko GOROSTIZA); Peio URRUTIA; Gaizka ITURRIAGA; Simon LILICAMA; Xabier ALBIZUA (52´ Abdelafatah ES SAHEB); Kitone Toaono NG LAM.

Gaztedi RT

Dago PAIS (64´ Ioritz OTSOA); Xabier BENGOA (52´ Iñigo MUELAS); Gastón Blas VALERA (41´ Mikel ZARRABEITIA); Javier Iván ROMERO; Andrés DIEZ; Unai CAMPO; Jon Ramón MONTOYA; Oier MONTALBAN; Rodrigo VINUESA; Iñigo EZQUERRA (41´ Jorge GOLPE); Aritz GALARZA; Lohan POTGIETER; Alejandro LEVRAND; Josu GARCÍA (41´ Markel ZORROZUA); Unai BERISTAIN.

Arbitro: Andoni SUSPERREGI

 


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean