GERNIKA RT – BABYAUTO ZARAUTZ RT (Kronika)

6 marzo, 2020

Gernika Rugby Taldeak garaipena eskuratu du Ohorezko B Mailari dagokion hogeigarren jardunaldian Babyauto Zarautz Rugby-ren aurka jokatutako neurketan. Urbietan jokatutako partida 40 eta 6 bukatu da bizkaitarren alde.

Gernikarrak beste behin indartsu zelairatu dira, lehen hamar bat minutuetan jada markagailuan aurretik jartzea lortu dutelarik. Partida hasi eta bost bat minutura iritsi da partidako lehen entsegua; Peio Urrutiak burutu du Gernikarentzat. Urrutia bera izan da abantaila handitzeko bost minutu igarota markagailura bigarren entsegua igotzea lortu duena. Lehen ordu laurdena bete denerako bizkaitarrak aurretik ziren, 14-0. Markagailuan abantaila hori lortuta, gernikarrengan nolabaiteko erlaxazioa nabaritu izan da, zarauztarren aurrera pausu ahaleginarekin batera. jokoa geldoa izan da; touch eta mele asko ikusi izan dira -hauetan Gernika menderatzaile izanik-. Lehen ordua erdia bete aurretik Zarautz zigor ostiko batez baliatu da markagailuan 14-3-koa jartzeko. Gernikarrek Langi Lolotongaren entsegu batekin erantzun dute eta horrela joan dira bi taldeak atsedenaldira (21-3).

Bigarren zatiari dagokionez Gernika nagusi izan da jokoaren ikuspegi orotan. Bai neurketan bertan, bai aurrera begira jokalarien atsedenean pentsatuz Gernikak neurketan baliagarri izan zaizkion zenbat aldaketa egin ditu; bestalde, bazirudien Zarautz nekatuago, lehen zatian baino ahulago zelairatu dela. Hala ere beraiek, zarauztarrak izan dira bigarren zatia hasi eta bost minutura berriz zigor kolpe batez baliatu direnak markagailuan gernikarrak zuten abantaila murrizteko. Beste behin Gernikak entsegu batekin erantzun du; honetan Eder Martinez izan da entsegua lortu duena. Neurketaren azken hogei minutuetan sarturik, Zarautz Rugby-ko bi jokalarik txartel horia ikusi dute minutu bateko aldearekin; horrek gernikarrak bi jokalari gehiagorekin utzi ditu hamar minutuz. Gernikarren beraien jokoa inposatzea lortu dute, eta partida bukatzeko hamar bat minuturen faltan Langi Lolotongan Gernikaren bosgarren entsegua eskuratu du; bere taldekideak, Simon Lilicamak bi minutu beranduago seigarrena eta azkena lortu zuen. Urbietako markagailuak 40 eta 6-koa adierazten zuen neurketa bukatzean.

Bost puntu gehiago Gernikarentzat, sailkapen orokorrean 84-rekin kokatzen delarik. Gernikako taldeak bigarren postuari eusten dio sailkapen orokorrean, aurretik Getxo liderra soilik izanik. Datorren jardunaldian gernikarrek Gaztedi RT izango dute parean, Gamarran. Gaztedi egun, zazpi garaipenekin hamargarren postuan da sailkapen orokorrean. Lehen itzulian bi taldeek jokatutako neurketan Gernikak lortu zuen garaipena Urbietan: 55-0.

________________________________________________________________________

El Gernika Rugby Taldea ha conseguido la victoria en el partido correspondiente a la vigésima jornada de la División de Honor B, en el que se ha enfrentado al Babyauto Zarautz Rugby. El partido jugado en Urbieta ha concluido con un 40 – 6 a favor de los vizcaínos.

El Gernika ha vuelto a saltar al verde de Urbieta con mucha intensidad.  Sintiéndose cómodo, el conjunto verdinegro ha sido capaz de ponerse por delante en el marcador ya en los primeros diez minutos del encuentro. Ha sido Peio Urrutia quién, con su ensayo a los cinco minutos del comienzo del partido adelantaba al Gernika. El mismo Urrutia que unos cinco minutos después aumentaría la diferencia en el marcador con su segundo ensayo; 14-0. Con esa diferencia en el marcador, parecía verse a un Gernika más relajado, ante un Babyauto Zarautz que trataba de dar un paso adelante. El juego se ha vuelto un tanto lento, en el que se han visto muchas melés y touch-es -en los que dominaba el Gernika-. Antes de que se cumpliera la primera media hora del encuentro el Zarautz ha aprovechado un golpe de castigo a su favor para poner el 14-3 en el marcador. El Gernika respondería a los cinco minutos con un ensayo de Langi Lolotonga.  Para el descanso el marcador reflejaba un 21-3 a favor del conjunto local.

En la segunda parte del encuentro el Gernika ha sido superior en todas las facetas del juego. Pensando en el partido en sí, y también en el descanso de cara a próximos encuentros, el Gernika ha realizado cambios con los que ha conseguido imponer su juego en el encuentro. El Zarautz por su parte parecía que había vuelto al verde algo más cansado, por momentos con menos intensidad que en la primera mitad. Aún así ha sido el Zarautz quién a cinco minutos de la reanudación del juego ha vuelto a hacer bueno un golpe de castigo a su favor para disminuir la ventaja de los verdinegros. Pero una vez más el Gernika respondería con un ensayo, esta vez de la mano de Eder Martinez. Una vez metidos en los últimos veinte minutos del partido, dos jugadores del conjunto visitante han visto la tarjeta amarilla, con solo un minuto de diferencia entre sí; situación que dejaba al Gernika con dos jugadores más sobre el verde para diez minutos. Habiendo logrado imponer su juego, a falta de unos diez minutos para el final Langi Lolotonga ha conseguido el quinto ensayo para el equipo local; ensayo al que respondería con otro su compañero de equipo Simon Lilicama, quién conseguía el sexto, y dejaba en el marcador el 40-6 definitivo.

Cinco puntos más para un Gernika que se coloca con 84 puntos en la general. El conjunto de Gernika se mantiene en segunda posición solo por detrás del líder Getxo. La próxima jornada los verdinegros tendrán enfrente al Gaztedi RT; estos últimos, con siete victorias, ocupan actualmente la décima plaza de la clasificación general. En el partido que disputaron ambos equipos en Urbieta en la primera vuelta se impusieron los vizcaínos por un 55-0.

_____________________________________________________________

_____________________________________________________________

GERNIKA RT:

Matias BARRERA (50´ Eder MARTINEZ); Bruno MERCATI (71´ Ibai BILBAO); Federico LEZANO (70´ Imanol TERA); Andoni LARRABEITI (70´ Federico STEIN); Antton ZEARRETA (66´ Eneko ZABALA); Jon ABOITIZ; Adrian Johannes MAY (74´ Gorka ETXEANDIA); Langi LOLOTONGA; Iker OLAETA; Solomona PARAKI; Peio URRUTIA; Simon LILICAMA; Gaizka ITURRIAGA-ECHEVARRIA;  Xabier ALBIZUA; Kitone Toaono NG LAM.

BABYAUTO ZARAUTZ RT:

Albert ONELEI; Pedro ESANDI; Ugaitz AGIRRE (77´ Beñat CASADO); Joanes ZENDOIA; Mikel ECEIZA; Xabat LARREA (66´ Jose LARRAÑAGA); Kepa ARRUTI; Alex SALETA; Jokin ELUSTONDO; Carlos ESTRADA (50´ Eduardo LA CALLE); Juan SORRELUZ (73´ Adrian APAOLAZA); Jack Andrew GRIFFITHS; Sebastian SEDRAN; Unai ELUSTONDO; Battithe CHAUDIERE.

EPAILEA/ÁRBITRO: Jokin OSETE

Argazkia: Pedro Urrutxua

No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean