GERNIKA RT. 76 – VIGO RUGBY 19

16 septiembre, 2019

Gernika Rugby Taldea 76 – 19 nagusitu da Urbietan Vigo Rugby-ren aurka jokatutako Ohorezko B Mailako lehen jardunaldian. Gernikarrak aurpegi berriz beteriko taldea aurkeztu dute, eta lehen urratsetan zalantzakor agertu dira, partida zail jartzeko asmoa zuen Vigo baten aurrean. Behin lehen urratsak igarota, talde gernikarra partidan finkatu, eta partidu amaiera arte nagusitasun hori mantentzeko gai izan da.
Bigarren zatian nabaritu da batez ere nagusitasun hori, bai jokoan bai markagailuan. Gernikak aurrera pausua eman du; Vigok bestalde, hasierarekin alderatuz intentsitatea galduz joan da bigarren zatian zehar.
Bost puntu lortuz hasi dute denboraldia basurdeek, aurtengo denboraldian erakutsi nahi duten jokoa erakutsiz. Kontuan hartu beharrekoak ere baditu talde gernikarrak, galiziarrek Urbietan lortutako puntuak hauen nolabaiteko hutsek bideratu dituztelako, eta beste talde baten aurrean hutsegite horiek taldea bera asko kaltetu dezaketelako. Datorren astean Bera-Beraren aurka arituko da Gernika RT.

GERNIKA RT. 76 – VIGO RUGBY 19
Gernika Rugby se ha impuesto 76-19 al Vigo Rugby en Urbieta en la primera jornada de la División de Honor B. El Gernika se presentaba con un equipo con muchas caras nuevas que han causado alguna que otra duda durante el inicio del partido, frente a un Vigo Rugby peleón. Una vez transcurridos los primeros compases del partido, el equipo de Gernika se ha asentado en el partido, siendo superior al equipo gallego hasta el pitido final.
La superioridad se ha notado sobre todo en la segunda mitad del partido, tanto en el juego como en el marcador. El Gernika ha dado un paso adelante en el partido, mientras que el Vigo ha ido bajando la intensidad respecto al inicio del partido.
Los “basurdes” dan comienzo a la nueva temporada con una holgada victoria, consiguiendo así los cinco primeros puntos y generar el juego que quieren enseñar esta temporada que ha empezado hoy en Urbieta. Pese a la diferencia en el marcador, el Gernika también tiene ciertos aspectos ha tener en cuenta de cara a los próximos partidos, pues los puntos del equipo gallego han sido en cierta medida consecuencia de algunos errores del equipo local. Errores que frente a otros equipos pueden pasar factura al equipo. El próximo fin de semana el Gernika Rugby se enfrentará al Bera-Bera en el Kote Olaizola (Donostia).

Argazkia: Gotzon Zuzaeta


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean