GERNIKA RT 53 – 30 CAMPUS UNIVERSITARIO OURENSE RC

6 febrero, 2020

Garaipena eskuratu zuen Gernika Rugby Taldeak Urbietan Campus Universitario Ourense RC-ren aurka jokatutako neurketan (53-30). Atzokoarekin hamalau garaipenekin kokatzen dira gernikarrak.

Partidan ondo sartu ziren gernikarrak; zelaian ondo kokatuta zirelarik markagailuan goiz aurretik jartzea lortu zuten, lehenik zigor ostiko batez baliatuz eta ondoren hamaikagarren minuturako iritsi zen Simon Lilicamaren entseguarekin. Baina Ourense-ren erantzuna azkar iritsi zen, hogeigarren minuturako bi zigor ostikoz baliatuz berriz ere markagailuan hurbildu zirelarik (10-6). Gernikarrak beraien jokoa egiten jarraitu dute, atsedenaldia iritsi aurretik berriz ere tartea handitzea lortu zutelarik: lehen ordu erdia betetzear zela Langi Lolotongak Gernikaren bigarren entsegua lortu zuen. Lehen zatia bukatzeko bi minuturen faltan, KJ Ng Lam-ek, Solomona Parakiren transformazioarekin bat, 22-6koa jarri zuen markagailuan. Horrela joan ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi eta bi minutura Gernikaren laugarren entsegua iritsi zen (Langi Lolotonga); hiru minutu beranduago Ourense-ren erantzuna, talde galiziarraren lehen entsegua. Honen ostean Simon Lilicamak txartel horia ikusi zuen eta segituan Ourenseren bigarren entsegua etorri zen(29-18). Bost minutu beranduago Federico Stein-ek gerikarrentzat beste entsegu bat egitea lortu zuen, beste behin galiziarren erantzuna izango zuena. Partida amaitzeko bost bat minutu falta zirelarik iritsi zen gernikarren azken entsegua Matias Barreraren eskutik. Azken minutuan Solomona Parakik zigor ostiko baten bitartez 53-30 definitiboa jarri du markagailuan.

Bost puntu gehiago eta atzokoarekin hamalau garaipenekin kokatzen da Gernika Rugby Taldea. 69 punturekin, bigarren postuan dira gernikarrak, Getxo RT liderraren atzetik. Datorren asteburuan ez da jardunaldirik izango, baina Ohorezko B Mailako hemezortzigarren jardunaldian Gernikak Pasek Belenos RC bisitatuko du Avilesen (Asturias). Pasek Belenos RC egun seigarren postuan da sailkapen orokorrean. Lehen itzulian gernikarrak nagusitu ziren Urbietan, 52-13.
___________________________________________________________________________

El Gernika Rugby Taldea consiguió la decimocuarta victoria de la temporada en Urbieta, en en el partido que disputó frente al Campus Universitario Ourense RC. Los de Gernika se impusieron en el marcador por un 53-30.

El partido empezaba bien para el Gernika. El equipo verdinegro, que se encontraba bien colocado en el verde, conseguía ponerse por delante en la marcador; primero aprovechando un golpe de castigo a su favor y después con el primer ensayo que llegaría para el minuto once de la mano de Simon Lilicama. No tardaría mucho en llegar la respuesta del Ourense, que para el minuto veinte volvía a acercarse en el marcador (10-6) aprovechando dos golpes de castigo. El Gernika, haciendo su juego, conseguía volver a aumentar la distancia e el marcador antes de marcharse al vestuario: cuando estaba por cumplirse la primera media hora del encuentro, llegaba el ensayo de Langi Lolotonga. Después, a falta de unos dos minutos para llegar al descanso llegaba el tercero para los locales de la mano de KJ Ng Lam, que con la transformación de Solomona Paraki pondría el 22-6 en el marcador. Resultado con el que ambos equipos irían al descanso.

Solo habían pasado dos minutos de la reanudación del juego cuando llegó el cuarto ensayo del Gernika (Langi Lolotonga); tres minutos después llegó el primer ensayo del Ourense. Simon Lilicama vio la tarjeta amarilla, y seguido llegó el segundo del Ourense (29-18). Tras cinco minutos llegaría un nuevo ensayo para el Gernika de la mano de Federico Stein; ensayo al que un vez más respondería el Ourense. A falta de cinco minutos para el final llegó el último ensayo del Gernika (Matias Barrera). En el último minuto del encuentro Solomona Paraki convirtió un golpe de castigo, que puso en el marcador el 53-30 definitivo.

Cinco puntos más para un Gernika, que se coloca con un total de 69. lo que lo mantiene en segunda posición en el general, por detrás del Getxo. El próximo fin de semana no se disputará la División de Honor B, pero en el partido correspondiente a la jornada dieciocho, los verdinegros visitarán al Pasek Belenos RC en Avilés (Asturias). El Pasek Belenos RC ocupa actualmente la sexta plaza en la clasificación general. En el partido de ida, los de Gernika se impusieron 52-13.

Argazkia: Gotzon Zuzaeta

No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean