GERNIKA RT 52 – 13 PASEK BELENOS RC (Kronika)

4 noviembre, 2019

Garaipena eskuratu du Gernika Rugby Taldeak Ohorezko B Mailari dagokion zazpigarren jardunaldian. Pasek Belenos RC-aren aurkako neurketa irabazita (52-13) bosgarren garaipena lortu dute gernikarrek, sailkapen orokorrean 26 punturekin bigarren postuan kokatzea lortuz. .

Lehen minutuetatik gogor landu beharreko partidua izango zela zirudien, eta hala izan da, gernikarrek neurri handi batean neurketa kontrolpean izatea lortu duten arren. Aurreko neurketekin alderatuz fase estatikoetan hobeto aritu da Gernika, garaipena lortzeko ezinbesteko izan den faktorea. Zenbait momentutan, bereziki lehen ordu erdian, Asturiasko taldea markagailuan asko hurbildu da, baina atsedenaldirako markagailuak 19-8koa adierazten zuen Gernikaren alde.

Joko irekian kementsu aritu da etxeko taldea eta hori, fase estatikoetan erakutsitako abileziarekin bat, faktore determinantea izan da garaipenerako. Touch-etan ondo aritu dira gernikarrak, bai defentsan bai erasoan, eta berdin melean.

Bigarren zatiari begira, Belenosek erakutsitako intentsitatea gutxituz joan da eta Gernika bestalde oso diziplinaturik zelairatu da, eta horrek jokoan zein markagailuan etxeko taldea nagusitzea ahal bideratu du. Partidu amaieran markagailuak 52-13koa adierazten zuen Urbietan.

Bost puntu gehiagorekin, eta hurrengo jardunaldiei begira hobetu beharrak gogoan dituztela datorren asteburuko neurketara begira dira gernikarrak. Lorturiko puntuak gehituta, sailkapen orokorrean, 26 punturekin kokatu da Gernika. Datorren asteburuan, Gernikak AVIA Eibar bisitatuko du. Eibartarrak zazpi jardunalditan garaipen bakarra lortuta iritsiko dira neurketara, sailkapen orokorrean hamargarren postuan direlarik.

______________________________________________________________________________

El Gernika Rugby se ha llevado la victoria en el partido disputado frente al Pasek Belenos RC correspondiente a la séptima jornada de la División de Honor B. Tras ganar al Belenos, los de Gernika lograron su quinta victoria de la temporada y escalan al segundo puesto en la clasificación general con 26 puntos.

Parecía que iba a ser un partido disputado desde los primeros minutos, y así ha sido, pese a que los de Gernika han conseguido controlar el encuentro desde el inicio. Gernika ha estado mejor en las fases estáticas respecto a las anteriores jornadas factor que ha sido determinante en en encuentro. En algunos momentos, especialmente en la primera media hora, el equipo asturiano se ha acercado en el marcador; pese a ello, en el descanso el marcador reflejaba un 19-8 favorable a los locales.

El Gernika ha estado acertado en el juego abierto, factor que junto con la habilidad mostrada en las fases estáticas, ha permitido que el equipo local consiguiera la victoria. Los verdinegros han estado muy acertados en el touch tanto en defensa como en ataque, y lo mismo en la melé.

De cara a la segunda parte, la intensidad demostrada por Belenos ha ido disminuyendo y el Gernika en cambio ha salido muy disciplinado, lo que ha permitido que el equipo de casa se imponga en el marcador. Al final del partido el marcador reflejaba un 52-13 para el Gernika.

Con cinco puntos más, y anotando las cosas a mejorar de cara a las próximas jornadas, los gernikarras ya miran a la próxima jornada. Sumados los puntos conseguidos esta jornada, el Gernika se sitúa segundo en la clasificación general con 26 puntos. El próximo fin de semana, Gernika visitará al Avia Eibar. Los eibarreses llegarán al partido con una única victoria en siete jornadas, siendo décimos en la clasificación general.

___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

HAMABOSTEKOAK:

Gernika RT:

Matias BARRERA; Bruno MERCANTI (66´ Jon ABOITIZ); Ibai BILBAO (52´ Federico LEZANO); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN (55´ Agustin FORURIA); Gorka ETXEANDIA (73´ Eneko INSUNZA); Langi LOLOTONGA; Adriaan MAY; Iker OLAETA; Solomona PARAKI (70´ Eneko GOROSTIZA) ; Peio URRUTIA; Gaizka ITURRIAGA; Simon LILICAMA (45’ Abdelafatah ES SAHEB)¸Xabier ALBIZUA; Kitone Toaono NG LAM.

-Pasek Belenos RC:

Tomas Alexis BRAVO; Tómas COURT; Jorge TORRES (68´ Rumen DIMITROV); Jose Santiago GARCIA (1´ Diego GARCÍA); Nahuel Aluhe DÓVALO, Toma MOEAKI; Ignacio Nazareno FERNANDEZ; Gonzalo Daniel PADRO; Tomas ROCAMAN; Matias Daniel JABASE; Diego MUÑOZ (79´ Mario VIDAL); Diego Mendez; Martin CHAVEZ (56´ Estanislao CAMARDON); Fernando Sebastian CAROCI; Iyan DUQUE.

ÁRBITRO: Santiago CASTRO

Argazkia: GOTZON ZUZAETA


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean