GERNIKA RT 19 – 10 URIBEALDEA RKE (Kronika)

22 enero, 2020

Gernika Rugby Taldeak garaipena eskuratu du Ohorezko B Mailako hamabosgarren jardunaldiko neurketan. Basurdeek Uribealdea RKE garaitu dute Urbietan, 19-10.

Neurketa ez da Gernikak espero bezala hasi. Taldea ez da neurketan nahi bezala sartu, zenbait baloi galduz hasi baitute neurketa. Gainera, hamargarren minutua iritsi aurretik Uribealdeak gernikarren defentsari aurrea hartzea lortu du, markagailuan aurrea hartuz (0-7). Horri entseguarekin bat Langi Lolotongak txartel horia ikusi izana gehitu behar zioten gernikarrek; hurrengo minutuetan bat gutxiagorekin jokatu behar zuten. Gernika egoerari buelta eman nahian aritu da, baina defentsan egin dituzten kolpeez eta galdutako baloiez aprobetxatu dira Uribealdekoak: atsedenaldirako hamar bat minutu falta zirelarik, zigor ostiko batez baliatuz, 0-10ekoa jarri dute markagailuan. Ekinean jarraitu du Gernikak, eta partidua berrogeigarren minutura iristear zegoela lehen entsegua eskuratu du Peio Urrutiaren eskutik. Horrela, 5 eta 10ekoarekin joan dira bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian hobeto, neurketa aurrera ateratzeko erabakiaren zelairatu dira gernikarrak. Hala, bost minutu igarota Lindokhule Welemuk Gernikaren aldeko bigarren entsegua lortu du, Solomona Parakiren transformazioarekin, partidan lehenengoz Gernika aurretik jartzea ahalbideratu duena. Ostean neurketako jokoa moteldu egin da; etena izan da, ez da ea joko arinik ikusi. Hamar bat minuturen faltan iritsi da Gernikaren hirugarrena, Langi Lolotonga jokalariaren bitartez. Azken minutu horietan Gernika erasoko bonus-puntua lortzea suposatko zuen entseguaren bila joan da gogotsu, baina parez pae zuen taldeak, Uribealdeak ere momentu horrean galdua zuen defentsako bonus-puntua eskuratu nahi zuen. Azkenean joko horrekin amaitu da neurketa, markagailuak Gernikaren aldeko 19-10ekoa adierazten zuelarik. 

Lau puntu gehiago Gernikarentzat, Taldea sailkapeneko bigarren postuan mantentzen da. Gernikak datorren larunbatean Universitario Bilbao Rugby bisitatuko du. Lehen itzulian porrota jaso zuen Gernikak Urbietan (15-20), eta oraingoan neurketa horretan galdutako puntuak etxera ekartzeko asmoz joango dira Bilbora Gernikarrak. 

__________________________________________________________________________

Victoria del Gernika  Rugby Taldea en el partido correspondiente a la decimoquinta jornada de la División de Honor B. Los basurdes se han impuesto  19-10 al Uribealdea RKE en Urbieta. 

El partido no empezaba del todo bien para un Gernika que no ha entrado en el partido de la manera que le gustaría; pérdidas de balones, golpes de castigo… Sobre el minuto diez ha llegado el primer ensayo para Uribealdea, que se adelantaba en el marcador (0-7) tras conseguir romper la defensa de los verdinegros. Al ensayo había que sumarle la amarilla que ha visto el jugador del Gernika Langi Lolotonga, en esa jugada; tocaba estar diez minutos en inferioridad numérica. Los verdinegros trataban de dar la vuelta al marcador, pero el Uribealdea se ha aprovechado de las pérdidas y los golpes de castigo a su favor para aumentar la diferencia a un 0-10. El Gernika seguía intentando conseguir ese primer ensayo para acercarse en el marcador; ensayo que llegaría a un par de minutos del final de la primera mitad, de la mano de Peio Urrutia. Así, en l descanso el marcador reflejaba un 5-10 a favor del Uribealdea. 

La segunda parte empezaba mejor. Pasados unos cinco minutos del inicio de la segunda mitad llegaba el segundo ensayo del Gernika, esta vez de la mano de Lindokhule Welemu, que, con la transformación de Solomona Paraki, ponía al Gernika por delante en el marcador por primera vez en el encuentro. Llegaban los últimos minutos del encuentro: a falta de unos diez minutos el Gernika conseguía encajar su tercer ensayo de la mano de Langi Lolotonga (19-10). Diez minutos. Al Gernika le quedaban diez minutos para conseguir un ensayo más que supondría conseguir el punto bonus ofensivo, pero tenía delante al Uribealdea; Uribealdea también ha tratado de aprovechar esos minutos para tratar de conseguir puntos para así obtener el punto bonus defensivo. Metidos en ese juego llegaba el final del encuentro sin más cambios en marcador, 19-10. 

Cuatro puntos más para un Gernika que se mantiene en segunda posición en la general. Los verdinegros visitarán la semana que viene al Universitario Bilbao Rugby, equipo que en la primera vuelta ya se llevó la victoria de Urbieta (15-20)

Argazkia: Gotzon Zuzaeta


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean