GERNIKA RT 15 – 20 UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY (Kronika)

21 octubre, 2019
Ohorezko B Mailako bosgarren jardunaldian Gernika Rugby Taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du. Universitario Bilbao Rugby nagusitu da larunbat honetan Urbieta zelaian, 15 eta 20 garaituz gernikarrak.

Urbietan jokatutako neurketa nahiko parekoa izan da partidaren lehen urratsetan. Gernikarrek baloiaren jabetza izan dute neurri handi batean, baina jokoaren baitan erabakigarriak izan zitezkeen une batzuetan erabaki ez egokiak hartu izana ordaindu dute. Bilbotarrak bestalde, jarrera ona erakutsi dute hasiera batetik; indartsu, erasokor aritu dira partidan eta gernikarrak ez bezala, erabaki egokiak hartu dituzte beharreko uneetan. Defentsan ere trebe izan da Bilboko taldea, aurkariaren aurrean nola jokatu behar zuten ondo ikasia zutelarik. Hala ere, Universitario Bilbao gogor zebilen arren, Gernika izan da lehen zatiaren bukaeran markagailuan nagusi (10-3).

Atsedenaldiaren ostean bilbotarrak menderatu dute neurketa. Bazirudien gernikarrak, ustetan fisikoki nagusiak izanik goranzko jarrera izango zutela, baina berriz ere erabaki egokiak hartu ez izana, edo harturikoen segidetan asmatu ez izana ordaindu dute, bilbotarren mesedetan. Bilbotarrek lanean jarraitu dute gogor, eta ez die Gernikako taldeari beraien jokoa egiten utzi, beraiek bi entsegu egin eta aurretik jartzea lortu duten heinean. Balio handiko entseguak izan dira, izan ere neurketa irabaztea suposatu dute eta (15-20).

Plantilla osatua bai, baina talde legez jokatzea kostatzen ari zaio Gernikari denboraldiko lehen partidu hauetan, nahiko modu indibidualean jokatzen dutenaren sentsazioa transmititzen dute basurdeek, eta argi dute hori konpondu ezean asko kostatuko zaiela neurketak aurrera ateratzea. Bestalde, partidaren kontrola izan zezaketen zenbait egoeratan faseak lotuz eta pixkanaka puntuak lortzeko aukera izan zezaketen gernikarrek, baina egoera horiek itxi eza garesti ordaintzen ari dira; lehen fasean entsegua bilatzen dute eta lortu ezean aurkaria bizirik uzten dute. Bizirik uzte horrek aurrean dagoen taldea markagailuan aurreratzea ekar dezake, bilbotarren aurkako neurketan ikusi bezala.

Aurreko asteetan aipatutako disziplina ezak agertu dira berriz Urbietan. Gernikarrek zigor-ostiko gehiegi egiten jarraitzen du, baloia behin eta berriz aurkariaren esku utzi eta taldea asko zigortzen dutenak. Datorren jardunaldian Campus Universitario Ourense RC bisitatuko du talde gernikarrak. Bilbotarren aurka jasotako porrota atzean utzi eta garaipen berri bat eskuratzeko aukera izango dute basurdeek Galizian.

______________________________________________________________________________

Segunda derrota de la temporada para el Gernika Rugby, esta vez frente al Universitario Bilbao Rugby. Ambos equipos se han visto las cara sen la quinta jornada de la División de Honor B, donde los visitantes han conseguido llevarse la victoria. El marcador final reflejaba un 15 a 20 a favor de los bilbaínos.

Ya desde los primeros compases del partido en Urbieta se intuía que no iba a ser un partido fácil para ninguno de los dos equipos, ya que se veía a dos equipos igualados. Por una parte el Gernika, que llegaba con tres victorias en cuatro partidos disputados, contaba con la posesión del balón, pero han terminado pagando el tomar ciertas decisiones no acertadas sobre el verde, decisiones que podían resultar decisivas.

Por otra parte el Universitario Bilbao; los bilbaínos, que llegaban al derbi con sólo una victoria, han saltado al campo con la clara intención de no ponérselo fácil al equipo local. Y así ha sido. Desde el inicio se han mostrado fuertes y agresivos en el juego, y han tomado buenas decisiones cuando han tenido que hacerlo. Los bilbaínos, que sabían bien como tenían que jugar frente al rival que tenían delante, también se han mostrado fuertes en defensa. Pese a que el equipo de Bilbao estaba muy metido en el partido, al llegar al final de los primeros cuarenta minutos era el Gernika quién mandaba en el marcador (10-3).

Tras el descanso parecía que el Gernika, en principio físicamente superior, llevaría en cierta medida el control del partido, pero una vez más la toma de algunas decisiones erróneas ha pasado factura al equipo.  Los bilbaínos por su parte han seguido trabajando en su objetivo de no dejar al los “basurdes” llevar a cabo su  juego. Trabajo que les ha permitido realizar dos ensayos en la segunda mitad; ensayos que supondrían la victoria final (15-20).

Al Gernika le está costando jugar como un equipo, y trasmite ser una plantilla que juega de una forma individual. Es un factor que tienen que mejorar, ya que en Gernika saben que de no mejorar ese aspecto les va a costar mucho sacar los partidos adelante. Por otra parte, hay momentos en los que parece que el Gernika puede controlar el partido, pero el hecho de no concretar las jugadas y dejar vivo al rival es un factor que está castigando al equipo. El partido contra Universitario Bilbao puede ser un buen ejemplo, pues ese mismo factor es el que ha posibilitado en gran medida que los visitantes se pusieran por delante en el marcador.

En Urbieta se han vuelto a ver las indisciplinas mencionadas anteriormente, y es que los verdinegros siguen cometiendo muchos golpes de castigo. El próximo fin de semana el Gernika visitará al Campus Universitario Ourense RC en el partido correspondiente a la sexta jornada de la División de Honor B. Una oportunidad para dejar atrás la derrota sufrida ante el Universitario Bilbao y volver a la senda de la victoria.

(Argazkia: Pedro Urrutxua)

 


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean