GERNIKA RT 15 – 18 GETXO (Kronika)

1 octubre, 2019


Denboraldiko lehen porrota jaso du Gernika Rugby Taldeak Urbietan Getxoren aurkako partiduan. Denboraldiko hirugarren jardunaldian ikusi dute elkar talde bizkaitarrek bi taldeak aurreko jardunaldi biak irabazita iritsi direlarik. Gernikarrek ezin izan diote bolada horri eutsi, garaipena Uribe Kostakoentzat izan da, 15 eta 18ko markagailuarekin.


Partidaren lehen urratsetatik atsedenaldia iritsi bitartean, getxotarrak partidaren jaun eta jabe izan dira, gernikarrekin alderatuz partidara indartsu sartu direlarik. Cabanes-en taldea intentsitate gutxirekin zelairatu da Urbietan eta horrek lehen zatian nahi baino zigor ostiko gehiago burutzera eraman du taldea; etxeko taldeak dezente nabaritu du zigor ostiko horien pisua. Getxotarrak bestalde, beraien jokoa aurrera eramaten aritu dira hasieratik. Hogeita bosgarren minututik aurrera jokoa nolabait berdintsuago bihurtzen hasi da, horrela lehen zatiari getxotarren mesederako 0 eta 8 batekin amaiera ematera arte.


Bigarren zatian ezberdin aurkeztu da etxeko taldea zelaira, eta zigor ostiko batez eta minutu gutxiren buruan lorturiko lehen entseguaz baliatuz partidan 10 eta 8 aurretik lortu dute gernikarrek. Norgehiagoka markagailuan Gernikaren aldekoa zelarik, hauen jokalari batek txartel horia ikusi du Getxoko jokalari bati pantaila egin ostean. Txartel horiarekin bat gernikarren beherakada igartzen hasi da, eta hori Gernikak jasotako beste txartel hori baten islatu da.


Gernikarrak hamahiru jokalarirekin zirelarik, hirurogeita hamargarren minutuan Getxok beste entsegu bat lortu du, markagailuan 10 eta 15ekoa jarriz. Ekinean jarraitu du etxeko taldeak, eta behin txartel horia ikusi duten bi jokalariak berreskuratu dituztenean, azken entsegua egitea lortu dute, KJ Ng Lam-en eskutik. Transformazioan kale egin eta 15 eta 18koa gelditu da markagailuan, partida bukatuta gelditu den emaitza bera.


Gernikarrek azken bi partiduetan txartel hori bi jasotakoak dira, eta horri bigarren jardunaldian ikusitako txartel gorria gehitu behar. Gernikatik argi dute hobetu eta kontuan hartu beharreko faktorea dela hori, partiden nondik norakoan modu oso argi batean baldintzatzen dituen eragileak baitira. Ekidin ahal diren egoeratik ikusitako txartelak direla antzematen da neurri batean, sarri esfortzu handi baten ondorio, eta partida galtzea eragin dezaketen elementu direlarik. Zaindu beharreko faktorea dute, une batzuetako erreakzio esfortzu hori norberaren burua zailtasun handiagoan jarri gabe aurrera eraman ahal izateko.


Datorren asteburuan Gernika Rugby Taldeak Uribealdea RKE izango du aurkari Mungian, Atxurizubi zelaian. Uribealdea-k hirugarren jardunaldi honetan 13 eta 12 galdu du AVIA Eibar Rugby-ren aurka, eta denboraldi honetako lehen garaipenaren bila irtengo dira datorren asteburuan. Gernikarrak, bestalde, garaipenaren bidera itzultzeko asmoz zelairatuko dira.

GERNIKA RT 15 – 18 GETXO RT

Primera derrota de la temporada para el Gernika Rugby Taldea. El Gernika y el Getxo se veían las caras en la tercera jornada de la División de Honor “B”, donde ambos llegaban con pleno de victorias, dos de dos. El Gernika no ha sido capaz de prolongar su racha de victorias y la victoria ha sido para los de Uribe Kosta, con un marcador final de 15 a 18.


Desde los primeros compases del partido y hasta llegar al descanso el Getxo, tras entrar al partido con mayor fuerza e intensidad que el Gernika, ha sido dueño y señor del partido. El equipo dirigido por Christian Cabanes saltaba al verde algo falto de intensidad, quizá fruto de los nervios, que los ha llevado a cometer más golpes de castigo de lo debidos; golpes de castigo que han hecho daño al equipo. Mientras tanto el Getxo seguía llevando a cabo su partido sobre el terreno de juego. Tras los primeros veinticinco minutos, el juego parecía igualarse un poco más, llegando al final de los primeros cuarenta minutos con un 0 – 8 para los visitantes.


Empezaba distinto el segundo periodo para el equipo local, que tras aprovechar un puntapié de castigo, y conseguir su primer ensayo del partido a los pocos minutos, conseguía ponerse por delante por 10 a 8 en el derbi. El marcador era favorable al Gernika cuando un jugador del equipo ha visto una tarjeta amarilla tras hacer una pantalla a un jugador del Getxo. Tras dicha tarjeta se empezaba a ver un bajón en el juego del Gernika, bajón que ha traído consigo otra tarjeta amarilla para los verdinegros, esta vez para Bruno Mercanti.


El Gernika estaba con trece jugadores en el verde cuando sobre el minuto setenta del partido el Getxo conseguía un nuevo ensayo, poniendo así un 10 a 15 en el marcador. El equipo local ha seguido insistiendo para, en los últimos compases del partido, conseguir un ensayo de la mano del neozelandés KJ Ng Lam. Los cinco puntos subían al marcador, dejando un 1 a 18, que terminaría siendo el resultado final del derbi.


El Gernika recibió dos tarjetas amarillas frente al Bera Bera la jornada anterior, y ha recibido otras dos en el derbi frente a Getxo. Tienen claro que es un factor que deben tener en cuenta, puesto que es un elemento que influye directamente en el juego. Son en gran medida tarjetas recibidas en situaciones no demasiado complicadas pero que sí influyen negativamente en sus resultados. Tienen que encontrar la forma de hacer esos mismos esfuerzos, mostrar la intensidad y reaccionar sin ponerse a si mismos en una situación más difícil como puede ser jugar en inferioridad numérica.


El próximo fin de semana el Gernika Rugby Taldea se enfrentará a Uribealdea RKE en Atxurizubi, Mungia. Uribealdea, que esta tercera jornada ha caído por 13 a 12 frente al AVIA Eibar Rugby, buscará su primera victoria de la temporada frente al Gernika, un Gernika que por su parte, tratará de volver a la senda de la victoria.

(Argazkia: Gotzon Zuzaeta)


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean