Gernika R.T. – Hernani C.R.E.

20 febrero, 2015

Datorren zapatuan, otsailak 21, Ohorezko Mailako 16. jardunaldiko partidua jokatuko dabe, Urbietan, Gernika Rugby Taldeak eta hernani Club Rugby Elkarteak.

Lehia 16:30ean hasiko da, eta talde biak oso egoera ezberdinean dagoz partidu horreri begira. Basurdeek zapaturako daukien asmoa seigarren postua finkatu eta atzetik daukiezanai daroatseen aldea handitzea da, batez be promozinoa jokatzeko postuan dagoan taldeari ataraten deutsiena. Izan be, zapatuan kale egin ezkero eta gero datozan partidu biak ikusita, nerbioak sortu leitekez eta arazoak be euki ahal izango leukiez gernikarrek; hori dala-ta, zapatuan ez daukagu beste aukerarik irabaztea baino. Hernaniarrak, barriz, Ohorezko Mailari eusteko gogoagaz etorriko dira, eta zapatuan irabaztea lortuko balebe, Getxotik partidu batera ipiniko litzakez, jokatzeko 30 puntu geratzen dirala. Ganera, Hernanikoak ezagututa, badakigu ez dabela etsiko, eta taulan beheko aldetik dagozan taldeen egutegiak ikusita, seguru gagoz maila galtzeko eta promozinorako lekuak ez dirala azken jardunaldira arte erabagiko.

Jokoari jagokonez, derbi guztietan moduan zapatuko be oso partidu bardindua izango da, aurrean borroka asko egin eta atzekoen artean abantaila gitxi emotekoa. Nahiz eta aurreko zapatuan getxoren kontra arazo ugari euki fase estatikoetan, buztartzeetan batez be, horrelako lehietan errekuperau eben balio gehien; ondorioz, gernikarrek % 120 emon beharko dabe fase horreetan, Hernanikoai aukerarik be ez emoteko.

Gure auzoko taldeak jatorkuzan guztietan legez, zapatuan be zale ugari etorriko jakuz Hernanitik; hori dala-ta gonbita egiten deutsuegu Gernikako erreugbizale guztioi gure jokalariak animetan joateko.

Aupa Basurdeak, egurre!!

El próximo sábado 21 de Febrero se jugará en Urbieta el partido correspondiente a la jornada número 16 del campeonato de liga de División de Honor en el que se enfrentarán el Gernika Rugby Taldea y el Hernani C.R.E.

Los dos equipos que se verán las caras en Urbieta a las 16:30, afrontarán de manera muy distinta el partido del próximo sábado, mientras los basurdes buscarán afianzarse en la sexta plaza y seguir abriendo hueco con sus perseguidores y sobre todo con el puesto de promoción. Una derrota, teniendo en cuenta los dos siguientes partidos, podría hacer aflorar los nervios y meter en problemas a los de la villa foral, por lo tanto no queda otra opción más que la de ganar. Los de Hernani por su parte, intentarán seguir luchando por mantenerse en división de honor, una victoria el sábado les podría poner a un partido del Getxo y todavía con 30 puntos posibles en juego. Conociendo a los de Hernani estamos seguros de que no van a bajar los brazos y a la vista de los calendarios de todos los equipos de la zona baja de la tabla seguro que las plazas de descenso y promoción no se deciden hasta las últimas jornadas.

En cuanto al juego suponemos que, como todos los derbis, será un partido con mucha igualdad, mucha pelea en la delantera y pocas ventajas atrás. Aunque el pasado sábado contra Getxo los de Hernani tuvieron serios problemas en las fases estáticas, sobre todo en mele, fue en las disputas donde recuperaron gran parte de balones y será ahí donde los basurdes deberán estar al 120% para no dar opciones a los de Hernani.

Como siempre que nos visitan nuestros vecinos se espera gran afluencia de público desde Hernani por lo que invitamos a todos los rugbizales de Gernika a que acudan a Urbieta para animar a nuestros jugadores.

Aupa Basurdeak, egurre!!

12595436713_cc12a04a19_k


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean