Complutense Cisneros vs Gernika Rugby Taldea

20 octubre, 2018

Datorren zapatuan,urriaren 20an, 16:30ean, Ohorezko Mailako bosgarren jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak Complutense Cisnerosen kontra, Madrileko Centralean.

Basurdeak azken dagoz sailkapenean, eta datozen asteetan eukiko dabezan partiduek, neurri handi batean, erabagita itxiko dabe zer helburu lortu ahal izango dituan taldeak denporaldi honetan. Izan be, datozen hiru partiduetan Cisnerosen kontra (Madrilen), La Vilaren kontra (Urbietan) eta Hernaniren kontra (Landaren) jokatuko dau gure taldeak, eta behartuta dago emoitza positiboak lortzera, arazorik ez eukiteko. Bestela, atze-atzean geratuko litzakez sailkapenean.

Baja bakarra daukie basurdeek (Ederrek lesionauta jarraitzen dau), eta, horrek lagunduta, ligan aurretik daukiezan taldeengana hurreratzeko gogo biziagaz joango dira basurdeak Madrilera. Oraintxe bertan Madrilekoengandik 4 puntura dagoz basurdeak, La Vilak 5 puntu ataraten deuskuz eta Hernanik eta Santboianak, berriz, 8. Beraz, gure jokalariek hainbat arinen txikitu behar dabez alde
horreek.

Gernikarren zaleok talde sendoa ikusi gura dogu defensan, buztartzeetan eta alboko sakeetan nagusi dan taldea. Baina, batez ere, talde diziplinatua ikusi gura dogu. Hain zuzen be, diziplina mantendu ezkero inor ez kanporatutea lortuko leukie basurdeek, kanporatzeak izan dira-ta, izan be, denporaldi hasikerako klabeetako bat.

El próximo sábado 20 de octubre a las 16:30 se celebrará en El Central el partido correspondiente a la quinta jornada del Campeonato de Liga de la División de Honor de Rugby y que enfrentará a Complutense Cisneros vs Gernika Rugby Taldea.

Los basurdes, colistas de la clasificación, se enfrentan las próximas semanas a partidos que en buena medida pueden decidir los objetivos por los que lucharán la presente temporada. Los próximos tres partidos, Cisneros en Madrid, La Vila en Urbieta y Hernani en Landare, son partidos en los que, sí o sí los basurdes deberían conseguir resultados positivos, lo contrario supondría quedarse descolgado en la tabla y verse metidos en problemas.
Con la única baja de Eder por lesión, los verdinegros se desplazarán a Madrid con la intención de conseguir un resultado que les permita acercarse a los equipos que le preceden en la tabla. Ahora mismo 4 puntos les separan de los «colegiales», 5 de La Vila y 8 de Hernani y Santboiana, distancias que los de la villa foral no deberían permitir que sigan aumentando.

Los aficionados basurdes esperan ver un Gernika sólido en defensa, un Gernika que demuestre su poderío en la melé y touch pero sobre todo un Gernika disciplinado que le permita evitar expulsiones y completar un partido con todos sus jugadores, factor clave para los basurdes en este inicio de temporada.


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean