C. UNIVERSITARIO OURENSE RC 23 – 43 GERNIKA RT (Kronika)

30 octubre, 2019

Garaipena eskuratu zuen Gernika Rugby Taldeak Galizian Ohorezko B Mailari dagokion seigarren jardunaldian. Campus Universitario Ourense RC-ren aurkako garaipen honekin lau neurketa irabazita, laugarren postuan dira basurdeak sailkapen orokorrean.

Neurketa ondo hasi zen gernikarrentzat, jokalariek defentsan ere sentsazio onak zituztelarik. Denborak aurrera egin ahala ordea, bazirudien beste behin gehiegizko zigor kolpeak egiten hasiko zela taldea. Asko sufritzen ari da talde gernikarra denboraldi hasiera honetan, askotan oso garesti ordaintzen ere. 6 – 0 bat adierazten zuen markagailuak 20. minuturako galiziarren alde.

Markagailua kontran izan arren, begi bistakoa zen gernikarrak jokoan kontzentratuak zeudela, gogotsu eta indartsu aritzeko asmoz. Zenbait fase polit ikus dira zelaian hauen partetik, pase zuzenak, errekuperazioak… eta horrela iritsi da basurdeen lehen entsegua Peio Urrutiaren eskutik. Lehen entsegu honen ostean neurketa Gernikaren aldera bideratu da. Sentsazio onak mantenduz, eta jokoan ongi sartuta jarraituta eta pazientziarekin jokatuz, atsedenaldirako markagailuak 11 eta 21ekoa adierazten zuen Gernikaren alde.

Bigarren zatiaren hasierarako oraindik motibatuago ziruditen basurdeek, denboraldi hasiera honetan jasotako bi porrotak guztiz ahazteko gogotsu. Burututako jokaldi eta plakatzetan ondo ibilita, eta bereziki arlo estatikoetan hobetuz neurketa bideratzea lortu dute gernikarrek. Partidua 23 eta 43koarekin bukatu zen. Neurketaren azken minutuetan gernikarren erasoko bonus-puntua zalantzan ibili bazen ere, entsegu bat gora, entsegu bat behera, azkenean lortu zuten Gernikarrek puntu hori ere Gernikara ekartzea.

Bost puntu gehiago gehitu zituzten gernikarren sailKApen orokorrean, 21ekin kokatuz. Datorren larunbatean, azaroaren 2an arratsaldeko lauretan, Gernikak Pasek Belenos RC taldearen aurka jokatuko du Urbietan. Ávilesko taldea sei jardunalditan hiru garaipen eskuratuta iritsiko da Gernikara, gernikarrek baino garaipen bat gutxiago.

____________________________________________________________________

Victoria del Gernika Rugby en Galicia en la sexta jornada de la División de Honor B. Tras ganar al Campus Universitario Ourense RC y cosechar la cuarta victoria de la temporada,  los verdinegros son cuartos en la clasificación general.

El partido empezaba bien, con buenas sensaciones tanto en ataque como en defensa para los jugadores del Gernika.  Según avanzaban los minutos, parecía que una vez más volvía a aparecer el Gernika que, haciendo mas golpes de los deseados, se hacia sufrir a si mismo: para el minuto 20 el marcador reflejaba un 6 a 0 a favor de los gallegos.

Pese a tener el marcador en contra, se veía a los de Gernika concentrados, fuertes y motivados y con ganas de sacar el partido adelante. Tras varias fases buenas, buenos pases, recuperaciones…llegó el primer ensayo de los basurdes de la mano de Peio Urrutia. Así, manteniendo las buenas sensaciones, estando bien metidos en el partido y jugando con paciencia, los verdinegros consiguieron que al descanso el marcador reflejara un 11-21 a su favor.

Al inicio de la segunda mitad los de Gernika aparecían en el verde aún más motivados que al comienzo del encuentro, con ganas de dejar totalmente atrás las dos derrotas de este inicio de temporada. Mostrándose fuertes en el juego y placajes, y principalmente, mejorando en las fases estáticas, los basurdes consiguieron llevar el partido por donde querían. El encuentro concluyó con un 23 a 43 a favor de los visitantes. Pese a que en los últimos minutos no estaba del todo claro que los verdinegros fueran a llevarse el punto bonus ofensivo (un ensayo más del Ourense bastaría para perderlo), al  final el Gernika consiguió volver a casa con 5 puntos mas que sumar a su casillero.

Cinco puntos mas que dejan al Gernika Rugby con 21 puntos  en la clasificación, ocupando actualmente la cuarta plaza. El próximo sábado, 2 de noviembre a las cuatro de la tarde el Gernika recibirá en Urbieta al Pasek Belenos RC. El equipo avilesino llegará a Urbieta con tres victorias en seis encuentros, una menos que los vizcaínos.

Argazkia: @OUDeportivo

No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean