C.R. Cisneros 49 – 7 Gernika Rugby Taldea

19 noviembre, 2014

Azken partiduetan ez dogu jakin zelan irabazi Cisnerosekoai, eta zapatuan be ordu erdi eskas aguantau genduan, eta ordurako 13-7 gengozan. Baina handik aurrera maldan behera jarri jakien dana madrildarrai, eta partidua amaitu zanerako sei entsegu sartu euskuezan.

Horrenbeste zigor-kolpe egiten diranean gatx izaten da ezer positiboa lortze; izan be, kasurik onenean metro asko galtzen dozuz, baina, kasurik txarrenean, puntuak puntuen atzetik sartzen deutsuez.
Partiduko lehenengo puntuak Cisnerosek sartu ebazan, 4. minutuan, zigor-kolpe baten bidez. Baina, hiru minutu beranduago, Agirrek, gure harrobiko jokalariak, entsegua sartu eban, eta Fetak transformau: 3-7 aurretik. 21. minutuan barriro be beste zigor-kolpe bat sartu eban Jiménezek, eta puntu batera hurreratu ebazan Madrilekoak.
Handik zazpi minutura etorri zan Cisnerosekoen lehenengo entsegua. Motak sartu eta Jiménezek transformau eban. Han amaitu jakun partidua: Del Vallek entsegu bi sartu ebazan, Martínezek beste bi eta Villanuevak beste bat. Bat izan ezik danak transformau ebazan Jiménezek eta beste zigor-kolpe bat be sartu eban hagen artean. Beraz, danak batuta, 49-7 amaitu zan partidua.
Onena partidua ahaztu eta txarto eginikotik ikastea izango da. Alde positiboan, esan behar da gure harrobiko 14 jokalarik jokatu ebela zapatuan Centralean. Eta nabarmendu behar da Thorsten Wiedemann-ek debutau ebala taldeagaz. Joko-zabaltzailea da bera, alemaniarra; sei biderrez jokatu dau bertako selekzinoagaz, eta bere burua eskeini dau gugaz jokatuteko Ohorezko Mailan. Izan be, beraren bikotekideari laguntzen etorri jaku Wiedemann Euskal Herrira.

Zapatuko porrot gogorraren ostean, datorren jardunaldiko partidura begira ipini behar gara, 15 egun barru Getxo etorriko jaku-ta Urbietara. Ba, oso derbi inportantea izango danez, danok joan behar dogu zelaira gure basurdeak animetan!
Aupa mutilek, egurre!!

C. R. Cisneros: Blanco, Marín, Espinos, Molina, Villanueva, Hogg, Fernandez, Martín, Del Valle, Niño, Hernandez, Jimenez, Mota, Boccardo, Cruz, Soriano.
Honeek be jokatu eben: Hayali, Hattori, Berrio, Carretero, Palacios, Martínez.

Gernika Rugby Taldea: Lasa, Ordorika, Sánchez, Astarloa, Zabala, Foulds, Maguna, Sala, Olaeta, Thorsten, Agirre, Barandiaran, Souville, Olaeta, Casteglioni.
Honeek be jokatu eben: Malaxetxebarria, Amillategi, Bilbao, Insunza, Latorre, Etxaniz, Urkijo, Aftee

Últimamente se nos atraganta el equipo colegial y el sábado no fue una excepción, en esta ocasión apenas aguantamos la primera media hora a la que llegamos con un 13 a 7 en el marcador. A partir de ahí todo fue cuesta abajo para los madrileños que terminaron el partido consiguiendo seis ensayos.

Poco o nada se puede hacer cuando se cometen tantos golpes de castigo que al final se convierten en muchos metros perdidos en el mejor de los casos y en un continuo goteo de puntos en el peor de ellos.

Empezó el Cisneros golpeando primero al pasar entre palos un golpe en el minuto 4, a los siete minutos el canterano Agirre conseguía un ensayo que Feta se encargó de transformar y ponía en el marcador con 3 a 7. En el minuto 21, de nuevo Jiménez pasaba otro golpe acercando a los colegiales 6 – 7.

Siete minutos más tarde, Mota conseguía poner por delante a los colegiales con un ensayo que Jiménez se encargaba de transformar y se acabó la historia para nosotros, dos ensayos de Del Valle, otros dos de Martínez y uno de Villanueva todos ellos transformados excepto uno y un golpe de castigo que pasó entre palos, Jiménez, fueron subiendo al marcador hasta completar el definitivo 49-7.

Lo mejor será olvidar el partido e intentar aprender de los errores. En el lado positivo señalar que en el partido participaron hasta 14 jugadores de la cantera de Urbieta. También señalar que debutó con el equipo Thorsten Wiedemann apertura alemán que ha participado seis veces con la selección de su país y que se ha ofrecido al Gernika para jugar con el equipo de división de honor. Wiedemann se encuentra en euskadi acompañando a su pareja.

Después de esta dura derrota el partido de la próxima jornada, que se celebrará dentro de 15 días en Urbieta, toma mayor importancia si cabe, esperamos que todos los aficionados al rugby de Urdaibai se acerquen al campo para animar a los basurdes.

Aupa mutilek, egurre!!

C. R. Cisneros: Blanco, Marín,. Espinos, Molina, Villanueva, Hogg, Fernandez, Martín, Del Valle, Niño, Hernandez, Jimenez, Mota, Boccardo, Cruz, Soriano.

También jugaron: Hayali, Hattori, Berrio, Carretero, Palacios, Martínez.

Gernika Rugby Taldea: Lasa, Ordorika, Sánchez, Astarloa, Zabala, Foulds, Maguna, Sala, Olaeta, Thorsten, Agirre, Barandiaran, Souville, Olaeta, Casteglioni.

También jugaron: Malaxetxebarria, Amillategi, Bilbao, Insunza, Latorre, Etxaniz, Urkijo, Aftee

(Argazkiak: Walter Degirolmo)

cisneros_gernika

 


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean