Bizkaiko Txapela 2014

16 junio, 2014

Pasa dan zapatuan, ekainaren 7an, Bizkaiko Txapela 2014 beteranoen arteko txapelketa jokatu genduan Gernikan. Ehundik gora «rugbier» beterano batu ginen, Elorrio, Durango, Mungia, Plentzia, Sestao eta Gernikakoak, eta lau taldetan banatuta jokatu genduan.

«Txapelketa» bera 10:00etan hasi, eta ia 14:00ak arte luzatu zan. Ligaxka moduan jokatu zan, danak danen kontra, 15 minutuko zati biko partiduetan, eta irabazle bakarra egon zan: partidu guztietan egon zan giro ona!

Zati deportiboa amaituta, Urdairack Rugby Elkarteko lagunek (eskerrik asko, barriro be) hamaiketakoa prestau euskuen, partiduetan galdutako indarrak errekuperau ahal izateko poteorako. Izan be ia 16:3era arte luzatu jakun-eta poteoa (edo ia barik be!) Egia esan Basurde Zaharrak garen guztiontzat benetako atsegina izan zan lau taldeak, 100 persona baino gehiago, danak alkarregaz ikustea poteoan, talde bakar baten moduan.

Eta egun apartari merezi zan moduko amaierea emoteko, bazkaria egin genduan, giro onean pasautako eguna borobiltzearren.

Basurde Zaharrekoek eskerrak emon gura deutsueguz Urbietara etorri zinien eta parte hartu zenduen guztioi; Jesus Mari Goikoleari eta Jose Luis Martinezi arbitro-lanetan erakutsi eben pazientziagaitik; Tetu, Julio; Mack eta besteoi, txapela kentzeko moduko marmitakoa prestatzeagaitik; Maidari, ateratako argazkiengaitik, eta Nestor, Frigi eta Malaxi, dana antolatzeagaitik. Benetan espero dogu Gernikara etorri zinien guztiok gure beste ondo pasau izana eguna.

Maidak atera ebazan argazkiak esteka honetan daukazuez ikusteko moduan, Bizkaiko Txapela 2014. Eta zip moduan be deskargau zeinkiez (668 Mb), beste esteka honetan: Bizkaiko Txapela 2014.

Datorren urtean ikusiko dogu alkar!
Aupa lagunak!!! Eskerrik asko danoi!!!
GORA ERRUGBIA!!!

El pasado sábado 7 de junio se celebró en Urbieta el torneo de veteranos «Bizkaiko Txapela 2014» que reunió a más de 100 rugbiers veteranos agrupados en 4 equipos, que vinieron desde Elorrio, Durango, Mungia, Plentzia, Sestao y Gernika

El torneo dió comienzo a las 10:00 de la mañana y se alargó hasta casi las 14:00, en una liguilla donde se jugaron partidos de dos tiempos de 15 minutos y todos contra todos, el único ganador fue el buen ambiente que reinó durante todo el torneo.

Cuando terminaron los partidos, la gente de Urdairack Rugby Elkartea (eskerrik asko otra vez) preparó un aperitivo que sirvió para recuperar las fuerzas de todos los participantes de cara al poteo, poteo que se alargó hasta casi las 16:30 (o sin casi). La verdad que para la gente de Basurde Zaharrak fue una gozada ver a los 4 equipos, más de 100 personas, poteando como si se tratase de un solo equipo.

La comida fue el punto final a una estupenda jornada donde, sobre todo, reinó el buen ambiente.

Desde basurde zaharrak queremos dar las gracias a todos los participantes que se acercaron hasta Urbieta; a Jesus Mari Goikolea y a José Luis Martínez por aguantarnos mientras pitaban los partidos; a Urdairack que siempre está ahí, a Tetu, Julio, Mack, etc por preparar un marmitako de quitar la boina; a Maida por las fotos; y a Nestor, Frigi y Malax por la organización. Sólo esperamos que todo el que se acercó a Gernika lo pasara tan bien como lo pasamos nosotros.

Hemos subido las fotos del torneo que sacó «Maida» a «Bizkaiko Txapela 2014» también os las podéis descargar en un zip desde la web en este link Bizkaiko Txapela 2014 (668 Mb)

Nos vemos el año que viene.

Aupa lagunek!!! eskerrik asko denori!!

GORA ERRUGBIA!!!

bizkaiko_txapela


1 comentario »

  1. Comentario GOTZON DURANGO — 20 enero, 2015

    Eskerrik asko denoi, antolatzaile, sukaldari, argazkilari zein epaileei. Horrela merezi du errugbian aritzea!!

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean