BERA BERA 14 – 30 GERNIKA RT (Kronika)

23 septiembre, 2019

Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Gernika Rugby Taldeak Donostian, Bera Bera 14 eta 30 garaituta. Ohorezko “B” mailako lehen jardunaldian biek garaipenak eskuratu ostean, Kote Olaizola zelaian ikusi dute elkar euskal taldeek, hasiera batetik berdintsua espero zen partida batean. Horrela hasi da partidua, berdintsu eta menderatzaile argirik gabe. Talde gernikarra nagusi izan da lehen zatiko une batzuetan, bereziki fase estatikoetan. Bizkaitarrak golpe edo ostiko libre bat huts eginez hasi dute partidua, baina erakutsi nahi zuten jokoari eutsi eta hogeita bosgarren minuturako bi entsegu izatea lortu dute. Emaitza hori atsedenaldira arte mantendu da, 0-14.

Bi taldeek jokalari bat gutxiagorekin itzuli dira zelaira, lehen zatiaren azken urratsetan bi jokalarik (Bera Berako Unamunok eta Gernikako Larrabeitik), txartel gorria ikusi baitute. Talde biek beraien lanarekin jarraitu dute, eta Bera Berakoak defentsa lanetan zein baloiaren mugimenduan indartsu aritu dira. Gipuzkoarrak bizi sartu dira partiduan bigarren zatian, lehen minutuetan lehen entsegua lortuz. Bigarren zatiko lehen urrats horietan Gernika bi jokalari gutxiagorekin izan da, taldekide bik txartel horia ikusi ostean.

Jokalari gutxiagotasun horrek gernikarren defentsan zenbait espazio izatea ahalbideratu duen arren, fase estatikoetan nagusi izaten jarraitu du Gernikak. Hauek zigor-ostikoez baliatu dira markagailuan berriz ere tarte bat irekitzeko, Bera Berak bigarren entsegua egin aurretik. Gipuzkoarrek gorazko joeran sartuta zeudelarik, S. Paraki-k gernikarrentzat azken entsegua egitea lortu du. Jokalari bera izan da jokoaren azken segundoetan ostiko batez bere taldeari hiru puntu gehiago eman dizkiona, markagailua 14 eta 30ean utziz.
Denboraldi amaieran taularen goialdean egotera deitua ohi dagoen talde baten etxean lortutako 4 puntuekin geratzen dira gernikarrak. Bederatzi punturekin kokatzen dira bizkaitarrak, Urbietatik kanpo ateratako puntuak eta jokoan erakutsitako gauza onak gorde eta
hobetu beharrekoak apuntatzen dituzten heinean.

Datorren asteburuan bizkaitar derbia izango da Urbietan, Gernika eta Getxo parez pare izango dituena. Euskal derbi hori “nola-edo-hala” irabazi, gaurkoa bukatuta horretan dute rain burua Christian Cabanesen mutillek.

BERA BERA 14 – 30 GERNIKA RT Segunda victoria de la temporada para el Gernika Rugby tras vencer por 14-30 al Bera Bera en
Donostia. Tras ganar ambos sus respectivos partidos en la primera jornada de la División de Honor “B”, ambos equipos se han enfrentado en Kote Olaizola, en un partido que desde el inicio ya apuntaba que iba a ser igualado.

El partido daba comienzo bastante igualado y sin un claro dominante. El Gernika ha sido superior en ciertas partes durante la primera mitad, sobre todo en las fases estáticas. Los vizcaínos empezaban el partido errando un puntapié de castigo, pero el equipo ha seguido insistiendo en su juego para conseguir llegar al minuto veinticinco con dos ensayos a su favor.

Resultado que se mantendría hasta el descanso, 0-14. Ambos equipos regresaban al verde tras el descanso con un jugador menos, puesto
que en los últimos compases del primer tiempo un jugador de cada equipo ( Unamuno del Bera Bera y Larrabeiti del Gernika) ha visto una tarjeta roja. Los dos equipos han seguido planteando su juego, pero ha sido el Bera Bera quién se ha mostrado un tanto más fuerte en la segunda mitad en defensa. Los guipuzcoanos han entrado muy vivos en la segunda mitas,consiguiendo un primer ensayo en los primeros minutos. En esos primeros minutos, el Gernika se ha visto con dos jugadores menos que el equipo que tenía enfrente, pues dos de sus jugadores han visto la tarjeta amarilla.

La inferioridad numérica ha traído consigo que hubiera ciertos espacios en la defensa del Gernika, pero aún así el equipo seguía siendo superior en las fases estáticas. Han aprovechado los puntapiés de castigo para aumentar la diferencia en el marcador, antes de que llegara el segundo ensayo del Bera Bera. El equipo de Donostia seguía con fuerza en el partido cuando ha llegado el último ensayo del Gernika de la mano de Solomona Paraki. Ha dido el mismo jugador el que, tras aprovechar otro puntapié de castigo a puesto el 14-30 final en el marcador.

Tras finalizar el partido, en Gernika se quedan con haber conseguido sacar cuatro puntos en casa de un rival que esta llamado a estar en los puestos de arriba de la tabla a final de temporada. Los vizcaínos, que se colocan con nueve puntos en la clasificación, valoran las cosas positivan que han tenido en su juego y anotan las que quedan por mejorar.

El fin de semana que viene habrá derbi vizcaíno en Urbieta, un derbi que enfrentará al Gernika y al Getxo. Ganar el próximo partido, eso es lo que tienen en mente los jugadores de Christian Cabanes tras los puntos conseguidos hoy.

(Argazkia: Aitor Lauzirika)


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean