Bathco R.C. vs Gernika Rugby Taldea

31 octubre, 2014

Datorren domekan, azaroaren 2an, Ohorezko Mailako 7. jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, Santanderren, San Roman zelaian, Bathco R.C.-ren kontra.
Liga hasi zanean oso helburu desbardinak eukiezan talde bi izango dira aurrez aurre domekan. Gernikarrek maila mantentzeko ideia garbiagaz hasi eben denporaldia, eta Santanderrekoek, ostera, taldea asko sendotuta. Izan be, Ohorezko Mailan lehenengo titulua lortzeko helburua daukie, eta Superkopan ia-ia lortu dabe, azken minutuan egin eutsen ihes garaipenak-eta. Halanda be, talde bien artean gaur egun sailkapenean puntu bi baino ez dagozan arren, hasikerako helburu bardinakaz jarraitzen dabe talde biek. Bathco sendo dabil ligan: partidu bi bakarrik galdu dauz, sailkapeneko lehenengo bien kontra, ganera, eta ez dauka asmorik lehenengoai eskapatzen ixteko. Santanderrekoek defensa itxian oinarritzen dabe euren jokoa, eta, halan, aukera gitxi ixten deutsie beste taldeai. Izan be, puntu gitxi sartuta dabiz partiduak irabazten (lehenengo zazpi taldeen artean puntu gitxien sartu dauzana da).
Basurdeak, barriz, San Romanetik zeozer positiboa ekarteko gogoagaz joango dira, baina zeozer lortu gura badabe gogotik egin beharko dabe behar domekan. Partidurako baja izango dira Barandiaran y Martínez.
Gogoratu gura deutsuegu Urdairack-ek autobusa prestatu dauala Santanderrera joan gura dozuen guztiontzat. Izena emoteko, tabernara joan, barikuko 20:00ak baino lehen.

El próximo domingo 2 de noviembre se disputará en San Román el partido correspondiente a la 7ª jornada de la liga de división de honor de rugby, partido que enfrentará al Bathco R.C. y al Gernika Rugby Taldea.

El partido enfrentará a dos equipos que al inicio de la liga tenían dos objetivos totalmente diferentes, mientras los de Gernika tenían en mente puesta en la permanencia los santanderinos habían conformado un equipo, con numerosos y muy buenos refuerzos, que aspiraba a ganar su primer título en división de honor y a punto han estado de conseguirlo en la supercopa que se les escapó en el último minuto. Pese a que en la actualidad apenas se encuentran separados por dos puntos los objetivos iniciales no han variado lo más mínimo. El Bathco sigue con paso firme en la liga, sólo ha perdido en sus partidos contra los dos primeros clasificados, con la clara intención de no perder comba con los primeros clasificados. Basando su juego en una férrea defensa que no deja a sus rivales muchas opciones de juego, los bisontes están consiguiendo llevarse los partidos a pesar de no anotar muchos puntos (es el equipo que menos puntos ha anotado de los 7 primeros).

Los basurdes por su parte intentarán traerse algo positivo de San Román que les permita seguir incrementando las distancias con los equipos de abajo pero para ello tendrán que trabajar mucho y bien el próximo domingo. Son bajas para el partido Barandiarán y Martínez.

Queremos recordar que Urdairack ha preparado un autobús para todos aquellos aficionados que quieran acercarse a Santander, para apuntarse hay que pasar por el basurde antes de las 20:00 del viernes.

Aupa basurdeak!!

maguna_bathco


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean