BABYAUTO ZARAUTZ RT 16 – 27 GERNIKA RT (Kronika)

25 noviembre, 2019

Ohorezko B Mailako bederatzigarren jardunaldian Gernika Rugby Taldeak denboraldiko zazpigarren garaipena eskuratu du. Babyauto Zarautz Rugby Taldea garaitu dute gernikarrek Astin, azken emaitza 16 eta 27-koa izan delarik.

Partida hasi aurretik jakina zuten bi taldeek ez zela neurketa erraza izango, baina aurreikusitako guztiari zelaiaren egoera gehitu behar izan zaio. Astiko zelaia basaztuta izateak partidua gogorragoa izatea eragin du.
Neurketa ezin hobeto hasi da gernikarrentzat, laugarren minutuan Bruno Mercantiren eskutik lehen entsegua eskuratu dutelarik, baina azkar iritsi da ordea zarauztarren erantzuna. Zelaian ondo kokatua zegoen Gernika, bereziki lehen hogei minutuetan, Mercantiren beste entsegu batekin markagailuak 5 eta 10ekoa adierazten zuela. Orduantxe Andoni Larrabeitik txartel horia ikusi du eta Zarautz nahi zuen jokoa erakusten hasi da. 10 eta 10ekoa jarri dute markagailuan.

Berriz ere bi taldeak hamabost jokalarirekin zirelarik, eta atsedenaldia iristeko pare bat minutu baino falta ez zirela Langi Lolotongak eta Solomona Parakik Gernikaren aldeko bi entsegu lortu dituzte. “Mona” Paraki berak ez du lau entseguetan transformaziorik lortu, eta atsedenaldia iritsi denerako markagailuak Gernikaren aldeko 10 eta 20koa erakusten zuen.
Bigarren zatia hasi bezain laster “Mona” Parakik txartel horia ikusi du eta zarauztarrak zigor-kolpeaz baliatu dira markagailuan hurbiltzen hasteko. Bigarren zati honetan neurketan partidan lehia mantentzen zen, baina Gernikak neurri handi batean nagusitasuna erakustea lortu du. Diziplina ezak, gehiegizko zigor-kolpeek ahalbideratu dute gipuzkoarrak markagailuan gerturatzea. Gernikarrek aukerak izan dituzte partiduan zehar markagailuan alde egiteko, baina jokaldiak burutu ez, eta neurketa bukatzeko hogei minutu falta zirelarik lau puntuko abantaila baino ez zen bizkaitarren alde.

Partida bukatzear zela erasoko-bonus puntuaren bila zebiltzan: hau lortzeko entsegu bat behar zuten gernikarrek. Zarauztarren batek, ordea partida galtzea suposatu zezakeen. Bost bat minutu gelditzen zirelarik, Lindokhule Welemuk, neurketa honetan Gernikan debuta egiten zuen jokalariak, txartel gorria ikusi du; bizkaitarrak jokalari bat gutxiagorekin gelditu dira. Hala ere, partida bukatzeko bi minuturen faltan iritsi da gernikarren entsegua; Langi Lolotongak baloi bat ostu eta bost puntu lortzea suposatzen zuen entsegua lortu du. Parakik transformazioarekin lortutako puntuek azken emaitza izango zen 16-27a jarri dute markagailuan.

Etxera bost punturekin itzultzeko helburua bete dute gernikarrek. Sailkapen orokorrean 36 punturekin dira, bigarren sailkatuak soilik Getxoren atzetik. Datorren asteburuan Gaztedi RT hartuko du Gernika Rugby Taldeak Urbietan.

___________________________________________________________________________

Séptima victoria de la temporada para el Gernika Rugby, esta vez frente al Babyauto Zarautz Rugby. Ambos equipos se han visto las caras en la novena jornada de la División de Honor B, donde los verdinegros han conseguido llevarse la victoria. El marcador final reflejaba un 16-27 a favor del Gernika.

Desde antes incluso de dar inicio al encuentro, se esperaba que este fuera a ser un partido duro, disputado, pero a ello ha tenido que sumarse el estado del terreno de juego. El estado del campo ha hecho que el partido resultara todavía más difícil para los dos equipos.

El partido empezaba bien para un Gernika que, para el minuto cuatro del encuentro conseguía un primer ensayo de la mano de Bruno Mercanti. Ensayo al que el Zarautz rápidamente ha respondido con otro a su favor. El Gernika estaba bien situado en el terreno de juego, especialmente en los primeros veinte minutos del partido, donde el marcador reflejaba un 5-10 tras un segundo ensayo de Mercanti. Ha sido entonces cuando el jugador del Gernika Andoni Larrabeiti ha visto una tarjeta amarilla, momento que el Zarautz ha aprovechado para tratar de implantar su juego, consiguiendo empatar el encuentro (10-10).

Una vez restablecida la igualdad numérica y a falta de unos pocos minutos para que concluya la primera mitad, Langi Lolotonga y Soloma Paraki han conseguido dos ensayos más para el Gernika. “Mona” Paraki no ha conseguido transformar ninguno de los ensayos y al llegar al descanso el marcador mostraba un 10-20 a favor de los vizcaínos.

Nada mas empezar la segunda parte “Mona” Paraki ha visto una tarjeta amarilla y los de Zarautz han aprovechado los golpes de castigo para acercarse en el marcador. Pese a que seguía siendo un partido disputado el que se estaba viendo en Asti, el Gernika estaba consiguiendo mostrar cierta superioridad ante el equipo local. Las indisciplinas y los excesivos golpes de castigo han posibilitado que los guipuzcoanos se acercaran en el casillero. Los de Gernika han tenido opciones de aumentar la distancia en el marcador, pero tras no concretar las jugadas, a falta de veinte minutos para que concluyera el encuentro contaban solo con cuatro puntos de ventaja.

En los últimos minutos del encuentro el Gernika luchaba por conseguir el bonus ofensivo, que estaba a tan solo un ensayo, pero sin pasar por alto que un ensayo del Zarautz supondría perder el encuentro. Cuando restaban unos cinco minutos del partido Lindokhule Welemu, que debutaba en el Gernika Rugby, ha visto la tarjeta roja; el conjunto verdinegro quedaba con un jugador menos en el campo. Pese a ello, ha sido a falta de dos minutos para terminar el encuentro cuando ha llegado ese ensayo que suponía volver a casa con cinco puntos más que sumar en a clasificación: ha sido Langi Lolotonga quién ha conseguido robar un balón y dar al Gernika ese último ensayo del encuentro. Tras la trasformación de Mona, el partido ha terminado con un 16-27 favorable al Gernika.

Objetivo cumplido para un Gernika que vuelve a casa con cinco puntos a sumar en la clasificación general. Los verdinegros, que siguen segundos solo por detrás del Getxo, se colocan con 36 puntos. El próximo fin de semana, en el partido correspondiente la décima jornada el Gernika recibirá al Gaztedi en Urbieta.
___________________________________________________________________________
___________________________________________________________________________

– Babyauto Zarautz RT
Pedro ESANDI (50´Albert ONELEI); Facundo ORIVE (71´ Beñat CASADO); Ugaitz AGIRRE; Joanes ZENDOIA (66´ Jon ECEIZA); Mikel ECEIZA; Iker IRAZUSTA (53´ Kepa ARRUTI); Alex SALETA (60´ Jose LARRAÑAGA); Xanti IRAZUSTA; Jokin ELUSTONDO; Corey SIMPSON; Juan SORRELUZ (73´ Unai ELUSTONDO); Jack Andrew GRIFFITHS; Sebastian SEDRAN; Josu VALENCIANO (61´ Adrian APAOLAZA); Carlos ESTRADA.

– Gernika RT
Ibai BILBAO (67´ Jon ABOITIZ); Bruno MERCANTI; Federico LEZANO (53´ Eder MARTINEZ); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN; Gorka ETXEANDIA (59´ Lindokhule WELEMU); Adrian MAY; Langi LOLOTONGA; Iker OLAETA; Solomona PARAKI; Peio URRUTIA; Gaizka ITURRIAGA; Simon LILICAMA; Xabier ALBIZUA (55´ Abdelafatah ES SAHEB); Kitone Toaono NG LAM.

Arbitro: Eki FANLO


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean