AVIA EIBAR RUGBY 17 – 41 GERNIKA RT (Kronika)

11 noviembre, 2019

AVIA Eibar Rugby garaitu du Gernika Rugby Taldeak (17-41) Ohorezko B Mailari dagokion zortzigarren jardunaldian. Unben lortutako garaipena denboraldiko seigarrena da gernikarrentzat, sailkapen orokorrean bigarren direlarik.

Eguraldi txarra protagonista izan da Unben bisitako neurketan bata zein besteak baldintzatuz. Hala ere, eguraldiak eguraldi, neurketaren lehen zatian gernikarrak nagusi izan dira zelaian, fase estatikoetan nagusitasun hori islatu dutelarik. Lehen urratsetatik gogor landu dute partidua basurdeek, eta horrek atsedenaldirako markagailuan tartearekin iristea ahalbideratu du (5-24), eibartarren lehen entsegua azken jokaldian iritsi delarik. Azken minutu horietan hasi da etxeko taldea bere jokoarekin gernikarrak sufriarazten, beraien indargunea den pick and go-az baliatuz.

Bigarren zatiaren hasieran zelaian jokalari bat gutxiagorekin izan dira gernikarrak  Bruno Mercantik txartel horia ikusi eta gero. Hala eta guztiz ere beste entsegu bat egitea lortu du Gernikako taldeak, baina Eibarrek azkar beste entsegu batekin erantzun dio. Gernikarrak nagusi izaten jarraitzen zuten, baina tarteka eibartarrak partiduan beraien jokoa ezartzea lortu zuten.

Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirelarik, etxeko taldeak beste entsegu bat lortu du, markagailuan oraindik tartea bazen ere (17-36), gernikarrek erasoko bonus-puntua galtzea suposatzen zuena. Neurketako azken jokaldian lortu du Gernikak markagailuan 17-41 definitiboa jarriko zuen entsegua; etxera bost puntu gehiagorekin itzultzea suposatu duen entsegua.

Garaipenaz gain bada beste berri on bat gernikarrentzat, izan ere, lesio luze baten ostean Eder Martinez berriz ere zelairatu da eta!

Eibarretik bost punturekin itzuli dira basurdeak, sailkapen orokorrean 31 punturekin bigarren postuan mantenduz, Getxo Rugbyren atzetik. Datorren asteburuan ez da jardunaldirik izango, beraz bi aste izango dituzte gernikarrek Zarautz-en aurkako neurketa prestatzeko. Babyauto Zarautz RT laugarren postuan da sailkapen orokorrean,  zortzi jardunaldi hauetan bost garaipen, berdinketa bat eta bi porrot dituztelarik.

_____________________________________________________________________________

Victoria del Gernika Rugby frente al AVIA Eibar Rugby (17-41) en el partido correspondiente a la octava jornada de la División de Honor B. Tras la victoria cosechada en Unbe (Eibar), sexta de la temporada para los basurdes, el Gernika es segundo en la clasificación general.

El mal tiempo ha sido protagonista en el encuentro disputado en Unbe, pero pese a ello, el Gernika ha conseguido dominar el encuentro desde el inicio. La superioridad ha sido más notable en el primer periodo del partido, donde el Gernika ha sido más que el rival en las fases estáticas. Partido muy trabajado por los verdinegros desde los primeros compases del encuentro, que han permitido que el equipo llegara al descanso con cierta ventaja en el marcador (5-24). En los últimos minutos de la primera parte el Eibar ha hecho sufrir a los basurdes haciendo uso de su punto fuerte: el pick and go. Así, en la última jugada de la primera mitad llegaba el primer ensayo del conjunto local.

El Gernika empezaba la segunda mitad con un jugador menos en el verde tras una amarilla vista por Bruno Mercanti. Pese a ello, el Gernika conseguía un nuevo ensayo, ensayo al que el Eibar ha respondido rápidamente con otro. Los verdinegros seguían mostrando esa superioridad, pero el por momentos el Eibar lograba implantar su juego en el partido.

A falta de unos diez minutos para acabar el encuentro el equipo local conseguía un nuevo ensayo, ensayo que suponía que el Gernika, pese a seguir mandando en el marcador,  no consiguiera el punto bonus ofensivo. Punto que llegaría al final, en la última jugada del encuentro con un ensayo que pondría en el marcador el 17-41 final, y que además supondría volver a Gernika con 5 puntos más.

La victoria no ha sido lo única buena noticia para los basurdes, y es que tras una larga temporada trabajando para recuperarse de la lesión, Eder Martinez ha vuelto a saltar al verde! Aupa Eder!

Los basurdes volvían a Gernika con cinco puntos más, cinco puntos que colocan al equipo con 31 puntos en la general, en segunda posición solo por detrás de Getxo Rugby. El próximo fin de semana no habrá jornada, por lo que los verdinegros dispondrán de dos semanas para preparar el partido contra Zarautz. Babyauto Zarautz RT es cuarto en la clasificación general, con cinco victorias, un empate y dos derrotas en las ocho jornadas disputadas.

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­HAMABOSTEKOAK:

Gernika RT:

Ibai BILBAO (64´ Eder MARTINEZ); Bruno MERCANTI (70´ Jon ABOITIZ); Federico LEZANO (50´ Matias BARRERA); Andoni LARRABEITI; Federico STEIN (41´ Agustin FORURIA); Gorka ETXEANDIA Adrian MAY; Langi LOLOTONGA; Iker OLAETA; Solomona PARAKI; Peio URRUTIA; Gaizka ITURRIAGA; Simon LILICAMA; Xabier ALBIZUA (70’ Abdelafatah ES SAHEB)¸; Kitone Toaono NG LAM.

-AVIA Eibar Rugby:

Leonardo Martin GEREZ; Ander GALLEGO (65´ Endika ARRILLAGA); Armando Federico SCARLATO; Kepa ZAMAKOLA; Franco MAGGIOLO; Doudou KALING (76´ Ander FERNANDEZ); Freginald José AFRICA; Tiuete ASI; Francisco MÜLLER; Facundo CORONEL; Santiago CARRARA; Ion Ander VERGARA; Gaizka ARRIZABALAGA; Jon ARRIZABALAGA (65´ Xabier BENGOA); Jokin GARCIA.

ARBITRO: Ignacio VERGARA

Argazkiak: Pedro Urrutxua

No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean