AVIA Eibar – Gernika RT (previo)

8 noviembre, 2019

Datorren zapatuan, azaroaren 9an arratsaldeko 17:30etan, Ohorezko B Mailako zortzigarren jardunaldiari dagokion partidua jokatuko da Unben (Eibar) AVIA Eibar Rugby eta Gernika Rugby Taldearen artean.

Eibar, Uribealdearen aurkako neurketa irabazita eta Zarautzen aurka berdinketa lortu ostean, hamargarren postuan da sailkapen orokorrean. Eibartarrak joan den asteko berdinketa baliozkotzat jotzen ahaleginduko dira basurdeen aurka ahalik eta puntu gehien eskuratuz.

Beste aldetik, gernikarrak elkarren segidako hirugarren garaipena lortzen ahaleginduko dira, sailkapen orokorreko goi postuei eusteko asmoz. Basurdeak lanean dihardute fase estatikoak hobetzeko eta aurreko urteetako sendotasuna berreskuratzeko bai mele zein touch-etan. Gernikarrek jakin badakite garrantzitsua izango dela baita jokoan diziplina mantentzea eta beharrezkoak ez diren zigor-ostiko eta kaleratzeak ekiditea.

Neurketa honetan Maida eta Kemenek ezingo dituzte Eneko Zabala, Jokin Eskolar eta Carlos Zavala jokalariak erabili, hirurak lesionatuak baitaude. Bestalde, zalantzan dira Antton Zearreta, Simon Lilicama, Imanol Tera eta Federico Stein.
_______________________________________________________________________

El próximo sábado 9 de noviembre a las 17:30h se disputará en Unbe el partido correspondiente a la octava jornada del campeonato de liga de División de Honor B en el que se enfrentarán el AVIA Eibar Rugby vs Gernika Rugby Taldea

El Eibar con un partido ganado contra Uribealdea y un partido empatado, la semana pasada contra Zarautz, ocupa la décima plaza de la clasificación y buscará hacer bueno el empate de la jornada anterior consiguiendo el máximo número de puntos posibles contra los basurdes.

Por su parte los basurdes intentarán enlazar la tercera victoria consecutiva y afianzarse en los puestos de cabeza. Los de la Villa Foral siguen trabajando en mejorar las fases estáticas y recuperar la fortaleza de años anteriores tanto en melé como en touch. Además será importante mantener la disciplina y evitar los golpes de castigo innecesarios y las expulsiones ante un correoso equipo armero.

Maida y Kemen no podrán contar con Eneko Zabala, Jokin Eskolar y Carlos Zavala por lesión, mientras que son duda Antton Zearreta, Simón Lilicama, Imanol Tera y Federico Stein.

Egurre basurdeak!!


No hay comentarios »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Leave a comment




Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean