1. Asteburu honetan, eskola-kiroleko errugbi kontzentrazioa Bilbon – Este fin de semana concentración de rugby escolar en Bilbao

    13 noviembre, 2014

    Zapatuan, eskola-kiroleko errugbi kontzentrazioa egingo da Bilbon, eta han izango dira: sub-10 eta sub-8 mailetako gure jokalariak. Kontzentrazioa 10:00etan hasiko da.

    Este fin de semana se celebará en Bilbao una concentración de rugby escolar en la que participarán nuestros equipos sub-10 y sub-8, la concentración dará comienzo a las 10:00.

    Animo basurdiek!!!

    (leer más…)


  2. Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    Senior DHA – OAM Seniorra
    C.R. Cisneros – Gernika Rugby Taldea (zapatua/ sábado 15 – 16:00 Central)
    Senior euskal Liga
    Bera-Bera R.T. – Gernika R.T. (zapatua/ sábado 15 – 17:00 Kote Olaizola, Anoeta)
    Sub-18 Cadetes – Kadeteak
    Ordizi R.E. – Gernika R.T. (zapatua/ sábado 15 – 12:30 Altamira.)
    Sub-16 Infantiles – Infantilak
    Ordizi R.E. – Gernika R.T. (zapatua/ sábado 15 – 11:00 Altamira.)

    Aupa mutilek!!

    (leer más…)


  3. Asteburuko emaitzak – Resultados del fin de semana

    Sub-18 Cadetes – Kadeteak Gernika R.T. 7 – 15 Irún/Baztan
    Oso partidu bardindua eta burrukatua izan zan. Gure basurdeen jarrera asko aldatu zan, ikusita hemendik aurrera Mungiako kadeteek gureakaz batera jokatuko dabela. Eskerrak emon behar deutseguz Mungiako zuzendaritzakoai eta kadeteen arduradunai gugan jarri daben konfiantzagaitik. Lehenengo zatia 0-10 hasi zan kanpokoen alde, baina bigarren zatiko 15. minutuan, aurretik be intentau ostean, kontrarioen defensa-lerroa apurtu eban Borjak, eta Zumelen transformazinoari esker estu jarri eben markagailua: 7-10. Partidua amaitu arte geratzen zan denpora guztian erasoa erasoaren atzetik ibili ziran talde biak, baina azken minutuan entsegua sartu euskuen kanpokoek, eta 7-15 amaitu zan partidua.
    Oso partidu ona jokatu eben mutilek. Aupa basurdeak!!! Ongi etorri, Mungia!!!
    (leer más…)


  4. Gernika Rugby Taldea 32(b)- 18 F.C. Barcelona Rugby

    10 noviembre, 2014

    UNAI NARBARTE

    Victoria bien merecida del Bizkaia Gernika R.T. ante F.C Barcelona en Urbieta. Los locales se afianzan con estos cinco puntos en la sexta plaza. Y el buen hacer de los de Astarloa, con veinte puntos y mucha liga por delante, hace soñar con algo más que asegurar la permanencia. (leer más…)


  5. Gernika Rugby Taldea – F.C. Barcelona Rugby

    7 noviembre, 2014

    Datorren domekan, azaroaren 9an, Ohorezko Mailako errugbi txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Gernika Rugby Taldeak eta F.C. Barcelona Rugbyk.

    Partidu borrokatua izango da, seguru, Bartzelonakoek partidu bitan izan ezik beti lortu dabe-ta defensako bonusa: U.E. Santboianaren kontra, ezinezkoa dalako, eta C.R.C. Pozuelogaz bardindu eben partiduan. Horrek erakusten dau ez dabela inoz partidua galdutzat emoten eta arbitroak amaierako txistua jo arte burrukatzen dabela. (leer más…)


  6. Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    5 noviembre, 2014

    Senior DHA – OAM Seniorra
    Gernika Rugby Taldea  – F.C. Barcelona Rugby (domeka/ domingo 9  – 12:00 Urbieta)
    Sub-18 Cadetes – Kadeteak
    Gernika R.T.   – Irún/Baztan (zapatua/ sábado 8 – 12:00 Urbieta.)
    Sub-16 Infantiles – Infantilak
    Gernika R.T.   – La Única R.T.  (zapatua/ sábado 8 – 13:30 Urbieta.)
    Sub-14 Escolar- Eskola
    Gernika R.T.   –  Independiente R. C. (zapatua/ sábado 8 – 10:00 Urbieta.)
    Sub-12 Escolar- Eskola
    Gernika R.T.   –  Independiente R. C. (zapatua/ sábado 8 – 11:00 Urbieta.)

    Aupa mutilek!!

    (leer más…)


  7. Asteburuko emaitzak – Resultados del fin de semana

    Gernika R.T. 29 – 19 Elorrio R.T. Euskal Liga
    Euskal Ligako gure taldeak beste garaipen bat lortu dau asteburuan, Elorrioren kontra oso partidu bardindua jokatu eta gero. Izan be, lerro guztietan nor baino nor ibili ziran talde biak, eta Elorriokoek 10-19ko aldeko markagailua be euki eben, Baina bigarren zatian azeleradorea zapaldu eben basurdeek, eta hiru entseguri esker —hareeetako bi, transformatuta— 29-19 nagusitu ziran. (leer más…)


  8. Bathco Rugby 24 – 15 Gernika Rugby Taldea

    4 noviembre, 2014

    Basurdeek gogotik borrokatu eben San Romanen, eta askok aurretik pentsetan ebena baino partidu bardinduagoa atara zan. Bathco hasi zan erasoan, eta, halan, 8. minutuan entsegua sartu eta transformauta 7-0 jarri ziran bisonteak aurretik. Baina basurdeek atoan erreakzinoau eben, eta Santanderrekoan entsegu-lerroa zapaldu gurean ibili ziran eten barik, erasoan. Partidua oso bardinduta egoan joko aldetik, eta talde biek eukiezan aukera danai etekina atara gurean ibili ziran. 13. minutuan, Tobalek zigor-kolpea sartu eban ia zelai erditik —seinale neurria hartuta deukotsala zelaiari—, eta markagailuan eukien aldea handitu: 10-0. (leer más…)


Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean