1. Hernani C.R.E. vs Gernika rugby Taldea

    15 octubre, 2014

    Datorren zapatuan, urriaren 18an, 17:00etan hasita, Ohorezko Mailako bosgarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Landare Tokin (Hernani) Hernani C.R.E.-k eta Gernika Rugby Taldeak.
    Aurrez aurre egongo dira, beraz, ligan entsegu gehien (15, Gernika) sartu dauzan taldea eta entsegu gehien (18, Hernani) hartu dauzana. Entsegu kantidadeari bakarrik begiratuta, emon leike partidu erraza eukiko dabela basurdeek Landare Tokin, baina ezta hurrik emon be, gipuzkoarrek erreakzionau beharrean dagoz-ta. (leer más…)


  2. Arauen inguruko prestakuntza – Formación en el reglamento

    Eguaztenean prestakuntza-saio bat emon eutsien Jesus Mari Goikolearen, Euskal Ligako arbitroak, 18, 16 eta 14 urtez azpiko gure jokalariai. Arauetan aurreko urteagaz konparatuta egon diran barrikuntzak azaldu eutsiezan, eta duda gehien sortzeko modukoak diran arauak be argitu eutsiezan. Ordu biko saioa izan zan, baliagarria 18, 16 eta 14 urtez azpiko kategorietako gure jokalariek ondo jakiteko zer arau beteko behar daben euren ligetako partiduetan. (leer más…)


  3. Asteburu honetan, eskola-kiroleko errugbi kontzentrazioa Mungian – Este fin de semana concentración de rugby escolar en Mungía

    14 octubre, 2014

    Zapatuan, eskola-kiroleko errugbi kontzentrazioa egingo da Mungian, eta han izango dira:  sub-10 eta sub-8 mailetako gure jokalariak. Kontzentrazioa 10:00etan hasiko da.

    Este fin de semana se celebará en Mungia una concentración de rugby escolar en la que participarán nuestros equipos sub-10 y sub-8, la concentración dará comienzo a las 10:00.

    Animo basurdiek!!!

    (leer más…)


  4. Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    Senior DHA – OAM Seniorra
    Hernani C.R.E.  – Gernika Rugby Taldea (zapatua/ sábado 18 – 17:00 Landare Toki)
    Senior Euskal Liga – Euskal Liga Seniorra
    Gernika R.T. – La Única R.T.  (zapatua/ sábado 18 – 16:00 Urbieta.)
    Sub-18 Cadetes – Kadeteak
    Gernika R.T.  – Hernani C.R.E.  (zapatua/ sábado 18 – 10:30 Urbieta.)
    Sub-16 Infantiles – Infantilak
    Gernika R.T. – Hernani C.R.E.  (zapatua/ sábado 18 – 12:00 Urbieta.)

    Aupa mutilek!! (leer más…)


  5. Urriaren 18an Autobusa Hernanira – Autobús a Hernani el 18 de Octubre

    13 octubre, 2014

    Hernani R.E. vs Gernika RT. Urriaren 18an. Landare Toki.
    Irteera: 15:00etan Basurde Rugby Tabernan.
    Izena emateko: Basurde tabernan barikuko, urriak 17, 20:00ak baino lehen.
    Ez geratu leku barik!!!

    (leer más…)


  6. Resultados del fin de semana – Asteburuko emaitzak

    18 urtez azpikoak: UNIBILBAO 59- GRT 0

    Fisikoki gureak baino gehiago izan dira bilbotarrak. Eta defensan nahiz erasoan ez dogu ondo organizauta jokatu.
    Edozelan be, buztartzeetan eta alboko sakeetan finago ibili gara. Ganera, nahiz eta partidu osoan galtzen ibili, arbitroak partidua amaitutzat jo arte burrukan jarraitu dogu, gogotsu. (leer más…)


  7. Ya está en Gernika el argentino Matías Ezequiel Sánchez

    10 octubre, 2014

    Ya está en Gernika el argentino  Matías Ezequiel Sánchez nuevo pilier basurde. Con 1.84 de altura y 129 Kg viene a Gernika a reforzar la delantera que tanto ha estado sufriendo en las fases estáticas durante los primeros partidos de liga. Posición natural de pilar derecho , pudiendo jugar también de talonador y pilar izquierdo . Es un jugador ofensivamente muy interesante ya que posee una gran potencia , y muy seguro en la parte defensiva. Posee buenas destrezas y sin duda será un jugador importante dentro de cualquier sistema ofensivo.

    Desde aquí le deseamos muchísima suerte con los basurdes.

    Ongi etorri Matías!!

     

    (leer más…)


  8. Partidos del fin de semana – Asteburuko partiduak

    Sub (18) Cadetes – Kadeteak
    Univ. Bilbao Rugby- Gernika R.T. (zapatua/sábado 11 – 12:00 – El Fango.)
    Sub (16) Infantiles – Infantilak
    Univ. Bilbao Rugby- Gernika R.T. (zapatua/sábado 11 – 13:15 – El Fango.)
    Sub (14) Escolar -Eskola
    Gernika R.T. / Amurruio R.T. – Getxo R.T. (zapatua/sábado 11 – 11:45 Urbieta.)
    Sub (12) Escolar -Eskola
    Gernika R.T. / Amurruio R.T. – Getxo R.T. (zapatua/sábado 11 – 10:30 Urbieta.)

    Aupa mutilek!! (leer más…)


  9. C.R.C. Pozuelo 23 – 26 Gernika R.T.

    7 octubre, 2014

    Oso garaipen inportantea izan zan basurdeek zapatuan Valle de las Cañasen lortu ebena. Barikuan bertan esan genduan legez oso partidu garrantzitsua izango zan Pozuelokoa, eta jokalariek be atoan erakutsi eben ez eukiela galtzeko asmorik ez gogorik, hasi eta minutu bira entsegua sartu eban-ta Iñigo Olaetak. Basurdeek, zapatuan —aurreko partiduetan lortu ez arren—, oso ondo kontrolau eben jokoa, bai fase estatikoetan, bai joko irekian; hori dala-ta, eten barik sortzen eutsien arriskua madrildarrai, baloia hegaletara zabalduz. Nagusitasun horreri eta C.R.C.-ren entsegu-lerroaren inguruan eginiko erasoari esker etorri zan bigarren entsegua. (leer más…)


  10. C.R.C. Pozuelo vs Gernika R.T.

    3 octubre, 2014

    Bihar, urriaren 4an (zapatua), jokatuko dabe basurdeek Ohorezko Mailako laugarren jardunaldiko partidua, Pozueloko Valle de Las Cañas zelaian.

    Datozen partiduak etxetik kanpo jokatuko doguz eta aurrean izango doguzanak —pentsetakoa danez— kontrario zuzenak izango dira denporaldi amaieran; horrenbestez, gureentzat oso inportantea izango da emaitza positiboak lortzea partidu biotan. Ganera, kontuan izan behar dogu Urbietara hurrengo jatorkuna VRACa izango dala, oraingo txapelduna. Edozelan be, gureek orain arte erakutsi daben jokoa ikusita, basurdeek aukera euki leikie partidu bietako bat irabazi eta bestean bonusen bat aterateko. (leer más…)


Gernika Rugby Taldea

Polideportivo Urbieta s/n

Gernika - Lumo (Bizkaia)

gernikarugby@gernikarugby.eus

Bai euskarari, euskararen bidean